Politika -

Herri galdeketa

Eskoziako erreferenduma adostasunean oinarritu dela txalotu du Mendiak

Garcia-Margallo Atzerri ministroaren ustez, Espainian ezin da Eskozian egingo dutenaren antzeko galdeketarik egin, eta ezker abertzaleak adierazi du, ez bada posible, legedia aldatu egin behar dela.

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EFE
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailea.
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak eta Alex Salmond Eskoziako ministro nagusiak atzo sinatu zuten akordioa izan du hizpide. Akordioaren arabera, Eskoziaren independentziaren gainean galdetzeko erreferenduma egingo da 2014an. Eskozian gertatu den moduan, erreferendumak adostasunean oinarrituta egin behar direla azpimarratu du Idoia Mendiak, gobernu bileraren ostean eskaini duen prentsaurrekoan.

"Auzi guztiak legeak betez eta legeak ezartzen dituen mekanismoak erabiliz konpontzen dira demokrazian", azpimarratu du Mendiak, eta "horrela egin behar dira gauzak demokrazian", erantsi du. David Cameronen eta Alex Salmonden akordioa "Europako demokrazia zahar baten funtzionamenduaren ondorioa da", gaineratu du.

Eskoziako galdeketa ezin da Espainian egin, Margalloren ustez

Eskozian 2014an independentziaren gainean egingo duten herri galdeketaren harira, Jose Manuel Garcia-Margallo Espainiako Atzerri ministroak hitz egin du, eta haren ustez Espainian ezin da Eskozian egingo dutenaren bezalako galdeketarik egin, "erabakitzeko eskubidea espainiar guztiena delako".

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariarekin eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ordezkariordeekin Donostian bilera egin ostean egin ditu adierazpen horiek Jose Manuel Garcia-Margallo Atzerri ministroak. Kazetariek Eskoziako gaiari buruz galdetu diotenean, herrialde bakoitzak konstituzio ordenamendu bat eta historia ezberdina duela esan du. "Erresuma Batua Eskozia eta Ingalaterra erreinuen batasunetik sortu zen", gaineratu du.

"Erresuma Batuko Konstituzioak gisa honetako erreferendumak egitea aurreikusten du, baina Europar Batasuneko gainerako herrialdeetan ez da horrelakorik gertatzen", jakinarazi du Atzerri ministroak.

Espainiako Konstituzioko 1.3 artikuluak dioenez, "burujabetzari buruz erabakitzeko eskubidea espainiar guztiei dagokie, hau da, guztioi eragiten diguten auziak guztion artean erabakiko ditugu", eta 2. artikuluak bestalde, "Espainiako nazioaren batasunaz" hitz egiten du, adierazi du Garcia-Margallok.

Ezker abertzalearen erreakzioa

Eskozian independentziaren gaineko herri galdeketa egitea ahalbidetuko duen akordioak "ataka larrian jarri du" Espainiako Gobernua, Pernando Barrena ezker abertzaleko kidearen iritziz. Izan ere, "Europan azaldu beharko du zergatik den autodeterminazioa eskubide demokratikoa Erresuma Batuan, eta Katalunian eta Euskal Herrian tankeekin eta kartzela zigorrarekin mehatxu egiten dieten defenditzen dutenei.

Legediak ez badu independentziaren gaineko herri-galdeketa egitea onartzen, "aldatu egin behar da", Pernando Barrenaren esanetan. "Legediak ezin du herri baten gehiengoaren iritzia oztopatu", gaineratu du.

 

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak eta Alex Salmond Eskoziako ministro nagusiak atzo sinatu zuten akordioa izan du hizpide. Akordioaren arabera, Eskoziaren independentziaren gainean galdetzeko erreferenduma egingo da 2014an. Eskozian gertatu den moduan, erreferendumak adostasunean oinarrituta egin behar direla azpimarratu du Idoia Mendiak, gobernu bileraren ostean eskaini duen prentsaurrekoan. "Auzi guztiak legeak betez eta legeak ezartzen dituen mekanismoak erabiliz konpontzen dira demokrazian", azpimarratu du Mendiak, eta "horrela egin behar dira gauzak demokrazian", erantsi du. David Cameronen eta Alex Salmonden akordioa "Europako demokrazia zahar baten funtzionamenduaren ondorioa da", gaineratu du. Eskoziako galdeketa ezin da Espainian egin, Margalloren ustezEskozian 2014an independentziaren gainean egingo duten herri galdeketaren harira, Jose Manuel Garcia-Margallo Espainiako Atzerri ministroak hitz egin du, eta haren ustez Espainian ezin da Eskozian egingo dutenaren bezalako galdeketarik egin, "erabakitzeko eskubidea espainiar guztiena delako". Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariarekin eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ordezkariordeekin Donostian bilera egin ostean egin ditu adierazpen horiek Jose Manuel Garcia-Margallo Atzerri ministroak. Kazetariek Eskoziako gaiari buruz galdetu diotenean, herrialde bakoitzak konstituzio ordenamendu bat eta historia ezberdina duela esan du. "Erresuma Batua Eskozia eta Ingalaterra erreinuen batasunetik sortu zen", gaineratu du. "Erresuma Batuko Konstituzioak gisa honetako erreferendumak egitea aurreikusten du, baina Europar Batasuneko gainerako herrialdeetan ez da horrelakorik gertatzen", jakinarazi du Atzerri ministroak. Espainiako Konstituzioko 1.3 artikuluak dioenez, "burujabetzari buruz erabakitzeko eskubidea espainiar guztiei dagokie, hau da, guztioi eragiten diguten auziak guztion artean erabakiko ditugu", eta 2. artikuluak bestalde, "Espainiako nazioaren batasunaz" hitz egiten du, adierazi du Garcia-Margallok. Ezker abertzalearen erreakzioaEskozian independentziaren gaineko herri galdeketa egitea ahalbidetuko duen akordioak "ataka larrian jarri du" Espainiako Gobernua, Pernando Barrena ezker abertzaleko kidearen iritziz. Izan ere, "Europan azaldu beharko du zergatik den autodeterminazioa eskubide demokratikoa Erresuma Batuan, eta Katalunian eta Euskal Herrian tankeekin eta kartzela zigorrarekin mehatxu egiten dieten defenditzen dutenei. Legediak ez badu independentziaren gaineko herri-galdeketa egitea onartzen, "aldatu egin behar da", Pernando Barrenaren esanetan. "Legediak ezin du herri baten gehiengoaren iritzia oztopatu", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ezkozia argazkiak