Politika -
Heriotza
Jose Mª Otxoa de Txintxetru EAJko militante historikoa hil da
Bizkai Buru Batzarreko idazkari ohia izan zena 80. hamarkadako bigarren zatian 94 urte zituela hil da.
Erredakzioa
Jose Mª Otxoa de Txintxetru hil da ostegun honetan, 94 urte zituela. EAJko militante historikoa Bizkai Buru batzarreko idazkaria izan zen, 80. hamarkadako bigarren zatian.
Hileta ostiralean izango da, 19:00etan, Begoñako Basilikan.
Otxoa de Txintxetru Begoñan jaio zen, nazionalista zen familia batean. Gerra Zibilak peritu industriala egiten eta “Euzkadi” egunkariaren administrazioan lanean harrapatu zuen.
Gerra galdu eta Bilboko hainbat kartzeletan izan ostean, EAJ berrantolatzeko lanetan parte hartu zuen. Alderdi horretako hauteskunde mekanismoaz hainbat urte arduratzen eman eta gero, 1984ko maiatzaren 12an BBBko idazkaria izendatu zuten. 1986ko otsailaren 15ean berriro ere hautatu egin zuten.
Gaur egun, Euzko Gudarosteko presidentea eta Sabino Arana Fundazioko ohorezko patroia zen.