Politika -

19 urteko zigorra eskatu dute Txapoterentzat Rekalderen atentatuagatik

Auzitegiaren legaltasuna ukatu eta adierazpenik egingo ez dutela esan diote, euskaraz, lau akusatuek Fernando Garcia Nicolas epaitegiko presidenteari.

Javier Garcia Gaztela, Txapote, epaiketa bitartean. Argazkia: Efe
Javier Garcia Gaztela, Txapote, epaiketa bitartean.
'Txapote' epaitu dute, Rekalderen hilketa saiakeragatik

01:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fiskaltzak Javier Garcia Gaztelu “Txapote” eta Argala komandoko beste hiru kideren aurkako 19 urteko zigor eskaera mantendu du, Jose Ramon Rekalde Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Justizia Sailburu ohiaren aurkako atentatuagatik.

Audientzia Nazionaleko bigarren epaitegian epaitu dituzte, 2000. urteko irailaren 14ean Rekalderen aurka atentatzeagatik. Ana Noe fiskalak akusatu guztien aurka zigorra ezartzea eskatu duen bitartean, defentsak aske gertazea eskatu du, inoren aurkako frogarik ez dagoela argudiatuta.

Fiskalaren arabera, “guztiz argi geratu da” Txapotek Rekalde hiltzeko agindua eman zuela, eta Oscar Zelarain, Andoni Otegi eta Juan Carlos Basance beharrezko laguntzaileak izan zirela.

“Ez dut antzerki honetan parte hartuko”

Auzitegiaren legaltasuna ukatu eta adierazpenik egingo ez dutela esan diote, euskaraz, lau akusatuek Fernando Garcia Nicolas epaitegiko presidenteari.

“Ez dut antzerko honetan parte hartuko”, azaldu du Txapotek epaiketa hasieran. Geroago, galderei erantzungo zien galdetzerakoan, esan beharreko guztia esanda dagoela erantzun dio.

Rekalde, mintzaketa arazoekin

Rekaldek eta Maria Teresa Castells bere emazteak, berriz, epaimahaiaren aurrean hitz egin dute, eta uko egin diote publiko gabe deklaratzeari.

Akusatuei sorbalda emanez, atentatuaren ondorioz mintzaketa arazoak dituen Rekaldek atentatuaren unea nolakoa izan zen azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea