Politika -

Eztabaida

Barcinarekiko 'konfiantza falta' agertu du Nafarroako Parlamentuak

Barcinak eta bere Gobernuak ''krisi ekonomiko larria konpontzeko duten gaitasun eza'' azpimarratu du NaBaik testu batean.

Barcinarekiko 'konfiantza falta' agertu du Nafarroako Parlamentuak. Argazkia: Efe
Barcinarekiko 'konfiantza falta' agertu du Nafarroako Parlamentuak
Barcinarekiko 'konfiantza falta' agertu du Nafarroako Parlamentuak. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Yolanda Barcina

NaBaik aurkeztutako proposamenak eztabaidatu dituzte Nafarroako egoeraren inguruko eztabaidaren bigarren jardunaldian. Proposamen gehienek aurrera egin dute, tartean Barcinaren Gobernuari egindako kritika. Alderdien gehiengoaren aldeko botoekin egin du aurrera, UPNk eta PPNk bakarrik eman baitiote ezezkoa.

''Disoluzioa edo mozioa''

Zehazki, Nafarroako Parlamentuak Barcinarekiko eta bere Gobernuarekiko ''erabateko konfiantza falta'' agerian utzi duela jaso du NaBairen testuak. Bertan zehaztu dutenez, ''krisi ekonomiko larria eta enplegu eta gizarte mailan Nafarroak pairatzen duen egoera behar bezala konpontzeko gaitasunik ez dute Barcinak eta bere Gobernuak''.

Horri erantzunez, Carlos Garcia Adanero erregionalistak esan du konfiantzarik ez dagoenean zentsura mozioa aurkezteko aukera dagoela. Enrique Martin de Marcos PPNko ordezkariak, bestalde, Barcinak Nafarroako Parlamentuaren ''konfiantza'' izaten jarraitzen duela adierazi du, eta Parlamentua Barcinak berak desegiten badu edo zentsura mozioa aurkeztuta bakarrik disolbatu daitekeela gogoratu du.

Aieteko Adierazpena

Halaber, Aieteko Adierazpenaren alde NaBaik aurkeztu duen proposamena baztertu egin dute taldeek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea