Politika -
Agenteak grabatzeko debekua
'Adierazpen askatasuna ez da erabiliko Poliziari eraso egiteko'
Barne ministroaren hitzetan, adierazpen askatasuna ezin da erabili herritarrei eta Poliziari eraso egiteko ''parapeto'' gisa, eta legea hori bermatzeko ''gai izan behar da eta gai izango da''.
Erredakzioa
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak uste du adierazpen askatasuna ezin da erabili herritarrei eta Poliziari eraso egiteko ''parapeto'' gisa, eta, horren aurrean, ordenamendu juridikoa berau bermatzeko gai izan behar dela eta gai izango dela esan du.
Atzo bertan Ignacio Cosido Poliziako zuzendari nagusiak azaldu duenez, Herritarren Segurtasunaren Lege berriak beren funtzioetan dauden agenteen irudiak hartzea, tratatzea eta zabaltzea debekatuko du, pertsonak edota lan egiten ari diren operazioak arriskuan jartzen badituzte.
Fernandez Diaz ministroak gogoratu du Polizia herritarren eskubideak defendatzeko dagoela, tartean adierazpen eta informazio eskubidea babesteko, eta berauek errespetatzea ''demokraziak osasun egoera ona izan dezan ezinbestekoa da''.
PSOEk Kongresua agerraldia eskatu du
Erabakiaren inguruko azalpenak eman ditzan Barne ministroak Diputatuen Kongresuen agerraldia egitea eskatu du PSOEk.
FAPEk zentsura ikusten du
Elsa Gonzalez FAPE Espainiako Kazetarien Elkarteko presidenteak, bestalde, erabakiak''zentsura kutsua'' duela esan du.