Politika -
Polizia operazioa
Jaurlaritza: 'Oker daude atxiloketarik ez egitea espero dutenak'
Idoia Mendia Herrizaingo sailburuak txalotu egin du Frantziako Poliziak egindako "operazio bikaina".
Erredakzioa
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak txalotu egin du Frantziako Poliziak Izaskun Lesaka eta Joseba Iturbide ETAko ustezko kideak atxilotzeko egindako operazio "bikaina", eta "desegiteko unea" heldu dela ohartarazi dio erakunde terroristari.
Mendiak Cope irrati-katean nabarmendu duenez, "oker" daude Poliziak atxiloketak egiteari utziko diola uste dutenak. Izan ere, "Gobernuen eta Poliziaren zeregina gaizkileak atxilotzea da".
"Gaur, inoiz baino gehiago, desegiteko eskatu behar zaio ETAri. Indarkeriaren amaiera duela urtebete etorri zen, eta orain desegiteko unea heldu da", adierazi du.
Ezker abertzaleak atxiloketak kritikatu egin dituela eta, adierazpen horiek "beren militanteei" zuzenduta daudela iritzi dio.
"Edozein pertsonak ulertu egiten du justiziarekin kasuak zabalik dituztenak polizien edo epaileen esku uztea, denok berdinak gara legearen aurrean", nabarmend du.