Politika -
EAEko hauteskundeak
Hauteskundeetako iragarkiak kentzeko epea astelehenean amaituko da
Araudiarekin bat eginez, hauteskundeak egin eta alderdiek 15 eguneko epea dute kartelak eta iragarkiak kentzeko.
Erredakzioa
EAEko hauteskundeetan parte hartu zuten alderdiek azaroaren 5era arte dute kartelak eta iragarkiak kentzeko epea, hauteskunde legeak dioena betetzeko.
Araudiaren arabera, hauteskundeak egiten direnetik alderdiek 15 egun dituzte iragarki guztiak kentzeko.
Propaganda bata bestearen gainean baldin badago, azken kartelaren arduradunak kendu beharko du.Bihartik aurrera, alderdiek egin ezean, Udalek kenduko dute publizitate guztia. Kasu horretan, alderdi bakoitzari hauteskundeetarako ematen zaion diru-laguntzetatik kenduko diote lan horiengatik eragindako gastua. Kartelak kentzen ez dituzten alderdiek diru-laguntzarik jaso ez badute, Udalek auzitara eraman ahal izango diete garbiketa lanengatik eragindako gastuen diru kopurua eskatzeko.