Politika -

Kataluniako hauteskundeak

Independentzia 'urtebete eskasean' lortzeko apustua egin du ERC-k

Oriol Junqueras ERCko presidentetzarako hautagaiak azaroaren 25eko hauteskundeetarako programa aurkeztu du.

Junqueras ERCko gainontzeko zerrendaburuekin agertu da. Efe.
Katalunia hauteskundeak | ERC-k hauteskunde programa aurkeztu du
Junqueras ERCko gainontzeko zerrendaburuekin agertu da. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esquerra Republicana de Catalunyak (ERC) alderdiaren bide orriaren oinarri orokorrak azaldu ditu. Bide orri horren helburua 2014ko Kataluniako independetzia lortzea da, nazioarteko onespenarekin, Estatu espainolean bide demokratikoen falta dagoelako.

Bartzelonako Plaça del Rein egindako ekitaldian, Oriol Junqueras Kataluniako presidentetzarako ERCko hautagaiak azaroaren 25eko hauteskundeetarako programa aurkeztu du.

Aurkezpenean, Junquerasek ziurtzat eman du urtebete eskasean independentzia lortzea posiblea dela, "Europar Batasuneko kide berri bilakatuta".

Aurkezpena "2014" zenbakia letra gorri handiz jarrita zutela egin dute. Zenbaki hori ikur bihurtu da ERCkoentzat, urte horretan Bartzelona Borboien eskuetan jausi zeneko 300. urteurrena beteko baita, Junquerasek "aldibereko hiru agenda" aurkeztu ditu, independentziaren bidea egiteko.

Agenda nazionalak

Lehen agenda nazionala Kataluniako herritarrei zuzenduko zaie. Bigarrenak, berriz, Gobernu Zentralarekin egin beharreko elkarrizketa jorratuko du eta hirugarrenak nazioartera begiratuko du.

ERCko ordezkariaren arabera, "elkarrizketa-prozesua 2013ko amaierarako bukatuta egon daiteke, eta, beraz, 2014a data aproposa da kontsulta egin eta kataluniarrek euren borondatea adierazteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea