Politika -

Omenaldia

Lore eskaintza egin diote Bilbon Jose Maria Lidon epaileari

ETAk hil zuela 11 urte bete direnean, omenaldia egin diote familiako kideek, lagunek eta lankideek Bilbon.

Lore eskaintza egin diote Bilbon Jose Maria Lidon epaileari. Argazkia: EITB
Lore eskaintza egin diote Bilbon Jose Maria Lidon epaileari
Jose Maria Lidon epailea gogoratu dute Bilbon

00:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAk Jose Maria Lidon hil zuela 11 urte bete direnean, lore eskaintza batekin gogoratu dute epailea Bilbon, haren familiako kideek, lagunek eta lankideek. Gaur 11 urte hil zuen ETAk Jose Maria Lidon.Bilboko Justizia Jauregian egin dute ekitaldia, eta bertan izan dira, besteak beste, epailearen alarguna eta seme-alabak. Juan Luis Ibarra Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko buruak ere hartu du parte omenaldian. Horren hitzetan, biktimak gogoratzeak ''zentzua ematen dio elkarbizitzari''.

Epailearen lankideek demokraziaren defentsa egin dute, eta Euskadin bakea sendotzeko legezkotasuna errespetatu eta oroimenean oinarritutako historia eraiki behar dela esan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea