Politika -

Polemika

Hollandek Auroreren atxiloketa baimendu zuen, webgune baten arabera

Iturri ez ofizialak aipatuta, Mediapart atariak dio François Hollandek berak eman ziola "argi berdea" atxiloketari.

Aurore Martinen atxiloketak polemika piztu du Frantzian. EITB.
Aurore Martin | Martin atxilotzeko baimena Frantziak eman zuen
Aurore Martinen atxiloketak polemika piztu du Frantzian. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mediapart atariak aditzera emandakoaren arabera, Frantziako Gobernuak oniritzia eman zion Aurore Martin Batasuneko kide oiharen atxiloketari.

Atari horrek dio, gainera, ez zutela Martin kontrol arrunt batean atxilotu, Manuel Vallsek Asanblea Nazionalean eman zuen bertsioaren kontra. Iaz babesa agertu zion Hollandek Martini, baina Mediapartek dio aurreko astean "argi berdea" eman ziola atxiloketari.

Mediapart atariak jakinarazi duenez, iturri ez ofizialak aipatuz, Eliseoak baimendu zuen aurreko astean Aurore Martin Batasuneko kidearen atxiloketa. Zehazki dio, François Hollandek eman ziola "argi berdea" atxiloketari. Gainera, Martin ez zutela Martin kontrol aurrunt batean atxilotu ere esaten dute, Asanblea Nazionalean Manuel Valls Barne ministroak eman zuen bertsioaren kontra; horrek esan zuen Gobernuak ez zuela esku hartzerik izan.

Informazio horrek ezbaian jartzen du Hollande. Iazko uztailean, Martinen aurkako estradizio eskariari "bestelako irtenbide bat" emateko eskatu zion Hollandek Frantziako orduko presidente Nicolas Sarkozyri. Hauteskunde kanpainan esan zituen hitzok. Martinen auzian "konponbide onuragarri bat" bat behar zela esan zuen egungo presidenteak.

Alderdi negusien hautetsien protesta

Martin pasa den ostegunean atxilotu zuten Mauletik gertu, eta hurrengo egunean Espainiaren esku utzi zuten. Atxiki eta bereahala, espetxean sartu zuten Martin. Espainiak Batasuneko kide izateagatik eskatu zuen atxilotzea eta espainiaratzea.

Atxiloketak hainbat erreakzio piztu zituen Ipar Euskal Herrian. Astelehenean UMP, PS, Modem, AB, Batasuna, Berdeak eta talde independenteetako hainbat hautetsi bildu zen Baionan Hollanderi Martinen alde gutun bat helarazteko.

Matthieu Bonduelleri Frantziako magistratuen sindikatuko presidenteak esan zuen Martinen auzia "Europako Justiziaren porrotaren sintoma bat" dela.

Akusazioak

Pablo Ruz Espainiako Auzitegi Nagusiko epaileak zehazki Batasunaren zenbait agerraldian parte hartu zuela eta Gara egunkarian artikulu bat idatzi zuela du oinarri bere aginduan.

Agerraldi horietako bi, ordea, Ipar Euskal Herrian egin ziren, eta Batasuna ez da legez kanpokoa izan Iparraldean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea