Politika -
PP-PSOE akordioa
Garbiñe Biurrun: 'Etxegabetzeen gaineko lege erreforma berandu dator'
PPren Gobernuaren erreforma 'benetakoa eta sakonekoa' izatea espero du epaileak.
Erredakzioa
Garbiñe Biurrun Euskadiko Justizia Auzitegiko sozial aretoko presidenteak adierazi duenez, etxegabetzeen kontrako lege-erreforma berandu iritsiko bada ere, “benetakoa eta sakonekoa” izatea espero du.
ETBko elkarrizketa batean PPren Gobernuak eta PSOE, etxegabetzeen kontrako lege-erreforma lehenbailehen egiteko lortu duten akordioaz, hitz egin du Garbiñe Biurrun epaileak.
Akordioa “berandu dator”, eta justizia alorrean lan egiten dutenak aspaldidanik ari dira hipotekaren legea aldatzeko eskatzen, epailearen hitzetan.
Epaileak jakinarazi duenez, legea aldatu daiteke etxegabetzeen eragina arintzeko, eta, horregatik, PPren Gobernuak benetako eta sakoneko erreforma egitea espero du.
“Justizia alorreko langileek tarte txikia daukagu hipotekak ez betearazteko”, gaineratu du.
Lege aldaketa beharrezkoa da epailearen hitzetan, “ezin baita drama guzti hori, hainbat pertsonen egoera larria, justizian lan egiten duten langileen borondatearen esku utzi”. Izan ere, “ez da erregulazio arazoa, legislazio arazoa baizik”.