Politika -
Legebiltzarkide agiriak jasota
EH Bildu agintean balego bezala arituko dela esan du Mintegik
Laura Mintegi izango da koalizioaren bozeramailea Legebiltzarrean. Lehendakarigaiak esan du gizarte eta ekonomia gaietan EAJrekin ados jartzea ezinezkoa dela, iritis kontrajarriak dituztelako.
Erredakzioa
EH Bildu Gobernuan balego bezala arituko dela esan du Laura Mintegi koalizioko lehendakarigaiak.
Mintegi hedabideen aurrean agertu da EH Bilduko 21 legebiltzarkidetik 20k euren agiriak jaso ondoren.
Izena eman ondoren, hautetsiek EH Bilduren politika eredu berri baten aldeko konpromisoa sinatu dute. Konpromisoaren berri kanpainan eman zuten, eta, besteak beste, legebiltzarkideen soldatak eta Jaurlaritzako kideenak jaistea proposatzen du.
EAJrekin, akordiorik ez
EAJrekin egiten ari diren elkarrizketei dagokienez, gizarte eta ekonomia gaietan ados jartzea ezinezkoa dutela onartu du Mintegik, bi alderdiek iritzi kontrajarriak dituztelako. Mintegik, gainera, Legebiltzarrean EH Bilduko bozeramailea izango dela iragarri du.