Politika -

Balantzea

Quiroga: 'Uste osoko diskurtsoa duela erakutsi behar du Bilduk'

Azken hauteskundeetan PPk lortutako 10 legebiltzarkideek "nazionalistak ez direnen" erreferente gisa jokatuko dutela adierazi du Legebiltzarreko presidenteak.

Arantza Quiroga jarduneko Legebiltzarreko presidentea.
Arantza Quiroga jarduneko Legebiltzarreko presidentea.
Arantza Quiroga jarduneko Legebiltzarreko presidentea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Quiroga Legebiltzarreko presidentearen (PP) iritziz, EH Bilduk indarkeriaren aurkako diskurtsoa "uste osokoa" dela erakutsi behar du.

Bere agintaldipean egingo den azken bilkurarako hiru egun gelditzen direnean, azterketa egin du Efe agentziari egindako elkarrizketa batean, eta "mugimendua oinez erakusten da" esan du EH Bilduri aipamen eginez.

"Euren hitzak uste osoz esaten dituztela erakusten dutenean eta nahastu egin direla, indarkeriarekin ezin dela helburu politikorik lortu eta urte hauek guztiak min asko eragin duten akats handia izan direla onartzen dutenean, orduan sinistuko dut esaten duten guztia egia dela", esan du presidenteak.

Quirogaren agintaldiaren azken egunetan, beste alderdiekin Memoriaren Eguna dela eta izandako desadostasunak izan dira protagonista. Azken gertaera honek ez duela hiru urte eta erdiko ibilbidearen azterketa positiboa lausotzen adierazi du.

Agintaldiko "unerik onena" bezala 2010. urtean ospatu zen 30.urterurrenaren ekitaldia aipatu du.

"Unerik okerrena" ordea, presidentetza hartu eta bi hilabetera ETAk Eduardo Puelles hil zuenean izan zela esan du, "dudarik gabe, unerik gogorrena izan zen". Popularrek azkenhauteskundeetan lortutako 10 legebiltzarkideek "nazionalistak ez direnen erreferentzia gisa" jokatuko dutela azpimarratu du, "hogei izango bagina bezala lan eginez" eta arreta krisiari irtenbidea ematean jarriko dutela nabarmendu du.

Hiru legebiltzarkide galdu arren, PPk "emaitza duina" lortu duela uste du, Mariano Rajoyren Gobernuak "hartu behar izan dituen erabaki zailei" aurre egin behar izan dietela kontuan hartuta, "erabaki horiek gustatu ez eta PPko lagun batzuk etxean gelditu baitziren", adierazi du.

Halaber, "EH Bilduk hauteskundeak irabaz zitekeela ustearen aurrean, boto baliagarria EAJra joan" zela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea