Politika -

UMPko barne hauteskundeak

UMPko hauteskundeetako bi hautagaiek aldarrikatu dute garaipena

Oraindik ez dago garbi UMP Frantziako eskuineko alderdiko presidentea nor den hauteskunde gau luze eta nahaspilatsu baten ostean.

François Fillon lehen ministro ohia. Argazkia: EFE
François Fillon lehen ministro ohia.
UMPko bi hautagaiek garaile izendatu dute euren burua

00:53

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UMP Frantziako eskuineko alderdi nagusia buruzagi berria nor den zain dago, bi hautagai nagusiek garaipena aldarrikatu ostean.

Jean-François Copek garaipena aldarrikatu zuen bart sorpresaz, baina ia aldi berean, François Fillon aurkariak aurretik zihoala esan zuen.

Hauteskunde gau luze eta nahaspilatsua izan da, izan ere bi aldeek iruzurra leporatu diote batak besteari. Cope izan zen jendartera irten zen lehen hautagaia Pariseko UMP alderdiko egoitzan eta mila bozen aldea zuelakoan garaipena aldarrikatu zuen.

Hamar minutu geroago, Fillon irten zen kamera aurrera eta herrialde guztiko bozak zituela esanez, "224 botoko aldea" zuela esan zuen. Hala ere, garaipena nork lortu zuen Bozen Operazioen Kontrol Batzordeari zegokiola azpimarratu zuen. Adierazpen kontraesankor hauen aurretik, Fillonen (inkesta guztietan faboritoa) eta Coperen taldeek irregulartasun akusazioak egin zituzten eta 300.000 boto-emaileen bozetan iruzurra egon zela esan zuten.

UMPko barne hauteskundeetako helburua Sarkozy ordezkatzea da Frantziako presidentetzarako hauteskundeetatik sei hilabete igaro direnean.

Halaber, oposizioko buruzagia izendatzea da xede nagusia eta Hollanden ezkerreko Gobernuari 2017ko hauteskundeetara begira egiazko aukera bat eskaintzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea