Politika -

Omenaldia

Omenaldia egin diete Brouard eta Muguruzari, erailketen urteurrenean

Josu Muguruza eta Santi Brouard Herri Batasuneko militante historikoak Bilboko Alde Zaharreko frontoian omendu dituzte, "Egia bide, askatasuna amets" lelopean.

Josu Muguruzaren eta Santi Brouarden omenaldia.
Josu Muguruzaren eta Santi Brouarden omenaldia.
Ezker abertzaleak Santi Brouard eta Josu Muguruza omendu ditu

00:59

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santi Brouard eta Josu Muguruza hil zituztenetik 28 eta 23 urte bete dira astearte honetan, eta ezker abertzaleak omenaldia egin die biei Bilboko Esperantza frontoian, "Egia bide, askatasuna amets" lelopean. Omenaldian, besteak beste, eraildakoen familiakide eta lagunek parte hartu dute.

Lore eskaintza

Bilboko Ametzola Parkean eta Errekalden dauden monolitoen aurreanlore eskaintza egin dute eguerdian, ezker abertzaleko bi buruzagienomenez.

Joseba Permach ezker abertzaleko buruak Euskal Herriak bizi duen "eszenatoki berria" Santi Brouard, Josu Muguruza eta beste "militante askoren ekarpenei esker" lortu dela esan du.

Gaineratu duenez, ezker abertzaleak "bide beretik" jarraituko du, "gatazka politika gainditzeko eta independentzia eta sozialismoa lortzeko".

Muguruzaren alaba, Euskadi Irratian

Horren harira, Ane Muguruza Josu Muguruza zenaren alaba elkarrizketatu dute goizean Euskadi Irratian.

Indarkeria politikoaren lehen zortzi biktimak aitortzea  aurrerapausoa dela esan du, baina " oraindik asko dago egiteko", gaineratu du Muguruzak. "Estatuek onartu egin behar dute badirela beste hainbat kasu, eta ardura politikoa izan behar dute", adierazi du

Horren harian, "asko dago onartzeko", azpimarratu du.

Horren iritziz, bide horretan hiru gako nagusi daude: "egia, memoria kolektibo bat sortzeko bidean; errespetua; eta estatuen onarpena" aipatu ditu.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea