Politika -

Abendutik aurrera

Kongresuko bisita gidatuak bertan behera utzi dituzte

Segurtasun arazoak aipatu ditu Kongresuko Mahaiko presidenteak bisita gehiago ez egiteko. Kongresuko ate irekien jardunaldia ere ez dela egingo adierazi du.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datozen asteetan hasiko dira Diputatuen Kongresuko estalkia berritzen, eta horrek hainbat aldaketa eragingo ditu. Abenduaren 3an eta 4an egitekoa zen Kongresuko ate irekien jardunaldia bertan behera gelditu da, eta Konstituzio eguneko ospakizun instituzionala Senatuan izango da. Halaber, Kongresuko Mahaiak abendutik aurrera Kongresuko bisita gidatuak bertan behera uztea erabaki du.

Aldaketa horien guztien berri eman du gaur goizean Diputatuen Kongresuko Jesus Posada presidenteak. Aurrez, Kongresuko Mahaiari eta Bozeramaileen Batzordearen jakinarazi die. Jauregia berritu behar duten adituek segurtasun arrazoiengatik bisitak ez egitea aholkatu dute, ingurua hesiz itxi dute eta eraikinaren fatxadan aldamioak jarri dituzte.

Hori dela eta, ate irekien jardunaldia eta Konstituzio eguneko ekitaldi instituzionala Senatuan egingo dira.

Diputatuen Kongresuko Mahaiak abendutik aurrera Kongresuko bisita gidatuak bertan behera uztea erabaki du, baina osoko bilkuretan tribunan gonbidatuak egotea ahalbidetuko dute. Posadaren hitzetan, herritarrek Kongresua bisitatzea “prozesu demokratikoaren zati garrantzitsua da”, diputatuak herritarrei zuzentzen baitira.

Posadak ukatu egin du erabaki horiek M-15 edota "Kongresua inguratu" mugimenduengatik hartu izana. Horren arabera, ez dute “inondik ere” horiek eragin.

Dragados enpresa arduratuko da Diputatuen Kongresua berritzeaz, eta 4,5 milioi euro inguruko aurrekontua izango du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea