Politika -

Protesta

Presoen senideen aurkako 'erasoekin amaitzeko' eskatu du Etxeratek

"Euskal gizartearen gehiengoa itxaropen aroan bizi den bitartean", eurek "errealitate latza" bizi behar dutela kritikatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxerat presoen senitartekoen elkarteak "euren aurkako erasoekin berehala amaitzeko" eskatu du.

Donostian emandako prentsaurreko batean, Izaro Arruate preso baten arrebak, Nagore Lopez de Luzuriaga eta Elias Miner Villanueva Etxerateko bozeramaileekin batera, "bi polizien partetik jasandako erasoa" salatu du.

ETAko preso baten arreba izateagatik, "eraso egin" ziotela azaldu du eta "lehen pertsonan kolektiboari ezartzen zaion salbuespenezko politikaren ondorioak pairatzen" dituztela kritikatu du.

"Euskal gizartearen gehiengoa itxaropen aroan bizi den bitartean, guk errealitate latza bizi behar dugu", salatu du. Etxerateko bozeramaileak "ardura" eskatu du horrelako gertaeren aurrean "komunikabideetan eta eragile politiko eta sozialetan protesta jarrera izateko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea