Politika -

Botere eskualdaketa

Eusko Jaurlaritzak EAJren 'asmo txarra' salatu du

Idoia Mendia bozeramaileak jarrera hori salatu duen arren, boterea era ordenatuan eskualdatzeko prest agertu da, "leialtasuna eta konfiantza" errespetatzen diren bitartean.

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea. Argazkia: EITB
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea.
Mendia: 'EAJk konfiantza eta leialtasun printzipioa hautsi du'

02:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk botere-eskualdaketa egiteko bileraren aurretik "asmo txarra"rekin jokatu duela salatu du Jaurlaritzak. Hala ere, eta jeltzaleek "leialtasun eta konfiantza" printzipioak errespetatzen badituzte, botere-eskualdaketa era ordenatuan egiteko prest agertu da.

Patxi Lopezen Jaurlaritzak bertan behera utzi du, azken orduan, EAJrekin gaur egin behar zuen bilera botere-eskualdaketari ekiteko.

EAJk geldiarazi

Jaurlaritzak lotutako 640 milioi euroko gastua

Mendiak zehaztu duenez, Jaurlaritza ez da haserretu EAJk eskari hori egin duelako, hedabideetan egin duelako baizik.

Salatu duenez, EAJk "asmo txarra" izan du bertan behera geratu den bileraren aurretik, eta EAJren "antzerkiaren" baitan kokatu du.

Hala eta guztiz ere, Eusko Jaurlaritzak "besoak zabalik" omen ditu EAJrekin hitz egiteko, baina "konfiantza eta leialtasuna" errespetatuz. Dena den, "EAJk mezu kontraesankorrak igortzen dituen bitartean", "zaila" izango dela aitortu du.

Mendiaren esanetan, ulertezina da Iñigo Urkulluren alderdiak Administrazioaren eguneroko lanarekin zerikusia duten kontratazioen inguruan kontuak eskatzea, eta gero Gabonetako aparteko soldataren inguruan duen iritzia emateko gai ez izatea.

Hori horrela, Mendiak eta Salinerok azpimarratu dute EAJk aipatutako esleipenak "ezin desegokiagoak" direla, "bai ala bai" ordaindu beharrekoak direlako: ertzainen balen kontrako txalekoa, Justizia jauregien zaintza zerbitzuak eta ikerlarien soldatak, besteak beste.

Gainera, Salinerok argi adierazi du egungo Jaurlaritzak ez duela "datorren Jaurlaritza konpromisoan jarriko lukeen esleipenik onartuko".

EAJren erantzuna

EAJk, bere aldetik, adierazi du Patxi Lopezen Gobernuak "bere kabuz" gaur goizean bertan erabaki duela hitzartuta zegoen bilera "bertan behera uztea". Zentzu horretan, jeltzaleek deitoratu egin dituzte Jaurlaritzaren eta EAJren artean egin behar zuten "informazio-bileraren inguruan sortu diren gorabeherak".

Ohar batean EBBk azaldu duenez, hitzartuta zegoen bilera "diskrezio giro batean burutzekoa zen", elkarrizketa "aurrera eraman ahal izateko" eta Gobernu trantsizioa "normaltasun osoz egitea bermatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea