Itxi

2012/11/23

19:22

Politika

Memoria historikoa

Dresdeko kale bati Gernika izena jarri nahi diote aleman batzuek

Erredakzioa

"1945eko otsailaren 13a" taldeak (Dresde bonbardatu zuten eguna) Alemaniako leku horretako udalbatzarrean ekimen hori berriro ere aurkezteko asmoa du.

  • Gernikako arbola

    Gernikako arbola. Argazkia: Twitter

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Alemaniako talde bateko ordezkari batek eta Oliver Reinhard kazetariak Gernika bisitatuko dute, larunbatetik astelehenera bitartean, Dresdeko (Alemania) kale bati Gernika izena jartzeko babesa lortzeko.

“1945eko otsailaren 13a” taldeak (Dresde bonbardatu zuten eguna) Alemaniako leku horretako udalbatzarrean ekimen hau berriro ere aurkezteko asmoa du, ekainaren 21ean errefusatu egin baitzuten.

Berdeak alderdiak soilik babestu zuen proposamena; CDU Gobernuko taldeak eta FDP eta NPD alderdiek, aldiz, errefusatu egin zuten. Halere, Jose Maria Gorroño Gernikako alkateak eta Gernika Gogoratuz taldeak horren alde egin zuten.

Errefusapen hori izan arren, talde horretako arduradunek lanean jarraitzeko asmoa dute, “etorkizunean” berriro ere aurkezteko, Gernika Gogoratuz taldeak gaur azaldu duenez.

Gernika bisitatzean, Matthias Neutzner Alemaniako taldeko kidea eta Oliver Reinhard 1937ko apirilaren 26an Gernikako bonbardaketatik bizirik irten zirenekin bilduko dira, baita Gernika Gogoratuzeko eta Bakearen Museoko ordezkariekin ere.

Bilera horietan, “bakearen herriko” historian sakonduko dute, Gernika Gogoratuz taldeak esan duenez.



  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;