Politika -
Agerraldia Kongresuan
Artur Masi buruzko txostenaren berririk ez zuela esan du Rajoyk
Gobernuburuak "ez daki" Generalitateko presidenteak Suitzan kontu korronterik duen, eta epaileek ikertu beharko dutela adierazi du.
Erredakzioa
Mariano Rajoy gobernuburuaren esanetan, Espainiako Gobernua "leialtasunez" jokatu da Artur Mas Generalitateko jarduneko presidenteak Suitzak kontu korronteak dituela esaten omen duen Poliziaren txosten-zirriborroaren aurrean.
Rajoyk balizko txostena hizpide hartu du Diputatuen Kontresuan, Josep Antoni Duran i Lleida CiUko bozeramaileak galdetuta.
Agerraldian, txostenaren berri hedabideetan agertu zenean izan zuela esan du gobernuburuak. Gainera, egun horretan bertan, Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak filtrazioa nondik egin den ikertzea agindu zuela gaineratu du.
Txosten-zirriborroaren edukiari dagokionez, Artur Masek Suitzan kontu korronterik duen ez dakiela esan du Rajoyk, eta, horrenbestez, "zentzuzkoena" epaileek ikertzea dela iritzi dio.
Duranek aitortu egin du jakin badakiela Rajoyk ez zuela zirriborroaren berri. "Eta zuk badakizu zergatik [dakidan]", esan dio, beste ezer gaineratu edo azaldu gabe. CiUtik azaldu dutenez, CiUko bozeramaileak gobernuburuarekin hitz egin zuen txostena hedabideetan agertu zen egunean, eta horrek bermatu egin zion ez zuela horren berri.