Politika -

Pastoraleko ordezkaria

ETAko biktimei politikan ez sartzeko eskatu die Delclauxek

Halaber, Bizkaiko elizako kideak "ETAko zein ezker abertzaleko kideei" eskatu die "egindako okerrak onartzeko", hori "postiboa" eta "aurrera pauso txikia" ematea litzatekeelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Terrorismoaren biktimek "biktimismoarekin politikarik ez dutela egin behar" adierazi du Jose Maria Delclaux Echevarria Bizkaiko Diozesiko Pastoraleko ordezkariak, izan ere, bere ustez, euren buruei "mesede gutxi" egiten diete eta ez diote elkarbizitzari laguntzen.

Delclauxen hitzetan, "gorrotoa eta mendeku nahiak ez diete biktimen zauriei osatzen uzten, kontrako eragina dute", onodrioz, elkar-ulertzea bermatzen duten jarrerak agertzea eskatzen die.

Delclauxen haurnarketa Bake Hitzak. Palabras de Paz aldizkarian agertzen dira.

"Presoen kolektiboaren artean ere asko eta asko ETAren 'gatibu' direla uste dut. Horregatik, Gobernuak zeinbait lege kentzearen kontra egotea ulertzean dut, nahiez eta ados egon ez", esaten du Delclauxek.

"Sufrimendua ez areagotzea"

Delclaux ez dator bat Gobernuak ETAren presoen kontra hartutako neurriak indarrean jarraitzearekin, presoen "familien sufrimendua handitu egiten duelako".

Bizkaiko elizako kideak "ETAko zein ezker abertzaleko kideei" eskatu die "egindako okerrak onartzeko", hori "postiboa" eta "aurrera pauso txikia" ematea litzatekeelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea