Politika -

Durangon

Herrirak 'Lipdub' bat egingo du presoak etxera itzultzea eskatzeko

“600 pertsona baino gehiago Espainiako, Frantziako eta beste Estatu batzuetako kartzeletan sakabanatuta daude”, salatu du. ‘Lipdub’a larunbat honetan izango da, Durangon.

Herrirak 'Lipdub' bat egingo du presoak etxera itzultzea eskatzeko. EITB
Herrirak 'Lipdub' bat egingo du presoak etxera itzultzea eskatzeko
Herrirak 'Lipdub' bat egingo du presoak etxera itzultzea eskatzeko. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrirak ‘Lipdub’ bat egingo du larunbat honetan, Durangon (Bizkaia), "euskal presoak eta erbesteratuak etxera itzultzea eskatzeko". Ekitaldi hori urtarrilaren 12an, Bilbon, deitutako mobilizazio orokorra baino lehen izango da, presoen giza eskubideak errespetatu daitezen eskatzeko.

Herrirak 6.000 pertsona biltzea espero du, bideo musikal hau grabatzeko; ezpainak, keinuak eta mugimenduan abesti batekin sinkronizatzen dituen talde batek egingo du. Kasu honetan b abesti erabiliko dituzte: batetik, Xutik! taldeak Baionako manifestaziorako egindako, eta, bestetik, Josu Zabalak egindako Joseba Sarrionaindiaren letraz (‘Herrira Noa’).

Ibon Meñika Herrirako bozeramaileak prentsaurrekoan esan duenez, ekimen hau "testuinguru politiko orokorrean kokatuta dago, elementu askorengatik". Bestalde, "argi geratzen ari da euskal presoentzako Espainiako eta Frantziako Estatuek ezarritako salbuespenezko neurriak mantentzen ari direla", "gaixo dauden presoak askatzen ez direlako, biziarteko kartzela-zigorra ezartzen ari direlako eta Parot doktrina mantendu egin dutelako, Estrasburgoko Auzitegiak aurkako ebazpen juridiko-politikoa eman arren".

"600 pertsona baino gehiago Espainiako, Frantziako eta beste Estatu batzuetako kartzeletan sakabanatuta daude", adierazi du, eta "haien familiarrak eta lagunak dira zuzenean egoera larri hau jasaten dutenak", gaineratu du.

Horren haritik, giza eskubideen ikuspuntutik, "gehiengo bat ados dago euskal preso eta erbesteratuen aldeko apustuarekin, eta, horregatik, euskal herritar askok Espainiako eta Frantziako Estatuei pauso erabakigarria ematea eskatu diete, herri hau bakean egoteko, edo, behintzat, horretara hurbiltzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea