Politika -
HKEE
Irregulartasunak atzeman dira Jaurlaritzaren 2010eko kontratazioetan
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak legea betetzen ez dela ikusi du hasierako aurrekontuak % 41, % 39 eta % 28 handitu zituen hiru lan kontratutan.
Erredakzioa
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak (HKEE) irregulartasunak atzeman ditu Eusko Jaurlaritzak 2010ean egin zituen kontratazioetan eta emandako hainbat diru-laguntzatan.
Auzitegiak publiko egin du astearte honetan Euskadiko Administrazio orokorraren duela bi urteko fiskalizazio kontuaren txostenaren oharra, osoko bilkuran gehiengo osoz onartu dute, hiru kideren boto partikular izan dira, eta beste biek boto errekurtso-egilea.
Erakunde fiskalizatzailearen ustez, onartutako aurrekontuetan ez dago diru-sarreren eta gastuen lurraldeko klasifikaziorik, eta, era horretan 1/1994 Lege-Dekretuko 57 artikulua ez dute bete".
Administrazioen kontratazioari dagokionez, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak legea betetzen ez dela ikusi du hasierako aurrekontuak % 41, % 39 eta % 28 handitu zituen hiru lan kontratutan.
Aurrekontuetan desbideratze handiena (% 41) Intxaurrondon (Donostia) gazteentzako 125 etxebizitza eraikitzean dago. Hasieran 9,6 milioi euroko aurrekontua izatetik 13,5ekoa izatera heldu zen.
Aramaioko Egunon Mendixolako (Araba) adingabeentzako zentroaren erreforma 2 milioitik 2,7 milioira pasatu zen, % 38ko gainkostua.
Azkeneko kasua Donostian, Morlans Beheran, 70 etxebizitza sozialen eraikitzearena izan da. Proiektu hau % 28 garestitu zen, 6,9 miliotik 8,8ra pasatu zen.
Kontuen Auzitegiak AP1i buruz ikertu behar du, Gipuzkoako Aldundiaren ustez
Larraitz Ugarte Gipuzkoako Aldundiko bozeramaileak "balorazio positiboa" egin du Espainiako Kontuen Auzitegiaren erabakiari buruz, azken horrek Bidegi erakunde publikoak egindako gainkostuei buruzko ikerketa bat irekitzea erabaki duelako AP-1 (Eibar-Gasteiz) eraikitzeari buruz. Foru Gobernuaren bitartean, EAJk eta Hamaikabatek auzitegiak ikerketa "azken ondorioetaraino" eramatea espero dutela esan dute.