Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Jaurlaritzak aparteko soldata ordaintzeari 'insolidarioa' deritzo PPk

Leopoldo Barredaren arabera, erabakia "politika hutsa da", eta Euskadiko egoera beste erkidego batzuetakoekin erkatzeko orduan “geure egoerarekin horren pozik ez agertzea” eskatu du.

Leopoldo Barredak Werten hezkuntza-erreformaren alde egin du. EITB.
Gabonetako ordainsaria | Leopoldo Barredaren (PP) adierazpenak
Leopoldo Barredak Werten hezkuntza-erreformaren alde egin du. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Leopoldo Barreda Kongresuko PPko alboko bozeramaileak "insolidarioa" deritzo Eusko Jaurlaritzak funtzionarioei Gabonetako aparteko soldata ordaintzeari. Madrileko Exekutiboak ordainsari hori kendu egin die sektore publikoko langile guztiei.

Radio Euskadin egindako adierazpenetan, Barredak esan du Patxi Lopezen Gobernuaren jarrera "insolidarioa" dela "aparteko soldata kendu dieten beste erkidegoetako langile publikoekin". Bere iritziz, "soldata hori kentzea baino mingarriagoa da batzuei ordaintzea eta besteei ez".

Legebiltzarreko PPko bozeramaile oiharen arabera, Gasteizko Gobernuak hartutako erabakia "politikoa da, erabat" eta Euskadiko egoera beste erkidego batzuetakoekin erkatzeko orduan "geure egoerarekin horren pozik ez agertzea" eskatu du.

Werten hezkuntza-erreforma

Mariano Rajoyren Gobernuak proposatutako hezkuntza-erreformari dagokionez, Barredak "beharrezkoa" ikusten du eta proiektuak hizkuntza-ereduak ezbaian jartzen dituela esatea "gauza sakonean ez aztertzea" dela azpimarratu du.

Barredaren hitzetan, erreformak "hezkuntzan gutxiengo komun batzuk ezartzeko balioko du, eta erkidegoen artean ezberdintasunak saihesteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea