Erreportajeak -

Eitb.com-en erreportajea

Sendagai generikoak, eztabaidagai

Osasun sektoreko profesionalek generikoak markakoak bezain eragingarriak direla diote. Medikuek, hala ere, "Osasun Sistema Nazionalak onartutako arautegia bete behar dela azpimarratu du.

Amaia Akordagoitia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak aste honetan hasi du Osasun Sailak medikuei sendagai batzuen kasuan generikoak agintzeko proposamena. Hala ere, generikoa errezetatzen ez badu, medikuak txosten baten bitartez arrazoitu beharko du. Erabaki honen aurrean, osasun alorreko profesionalak diren medikuek eta farmazilariek Osasun Alorreko Gastuak Murrizteko Planaren baitan dagoen neurria ulergarria dela esan dute, baina medikuek "zuzenean kaltetzen dituen profesionalei kontsultatu ez" zaiela argitu dute. Farmaindustriak, berriz, Eusko Jaurlaritzaren jarrerak "legea urratzen" duela eta konpainien, medikuen eta gaixoen aurkako "eraso" bat dela salatu du.

Euskadiko Farmazilarien Kontseiluak 2000. urtetik darama sendagaien arrazionalizazioaren alde lan egiten. "Krisi garaian horrelako neurriak oso baliagarriak direla uste dugu", adierazi du Kontseiluko presidenteak.

Sendagai generikoak markakoak bezain kalitatezkoak, seguruak eta eraginkorrak dira, izan ere, "horrela demostratu behar izan dute". Hala ere, Cortinak esan du Farmaindustriaren erantzuna ulertzen dutela, "azken finean, euren interesak defendatzen ari" direlako.

Cortinak "sendagai generikoa ez dela beste baino txarragoa". Gainera, "beste autonomi erkidego batzuetan, eta are gehiago Europan, horrelako sendagaien erabilera askoz ere hedatuagoa" dagoela argitu du.

Galdetu gabe

"Sendagaiak Espainiako Izendapen Ofizialaren arabera agintzen ditugulako gure aginduak babestuak daude", adierazi du Bizkaiko Sendagileen Elkarteak. Hala ere, medikuek "neurria kaltetzen dituen profesionalei galdetu gabe" hartu dela azpimarratu dute eta Administrazioak neurria herritarrei argitzeko lana ez diela "erabakian parte hartu ez duten profesionalei utzi behar".

Kalitateari eta eraginkortasunari buruz, medikuek ez dute zalantzarik: "Sendagaiaren Espainiako Agentziak farmaziako produktu generikoek Legeak eskatzen dituen arauak betetzen dituztela bermatzen du".Bizkaiko Sendagileen Elkarteak adierazi du "Administrazioak baliabide publikoen erabilera egokiena sustatzeko neurriak hartu" ditzakeela, baina "medikuak beraien kode deontologikoagatik sendagaiak razionaltasunarekin eta zentzu ekonomikoarekin agintzera behartuak" daudela gogoratu du. Horrez gain, "Osasun Sistema Nazionalak onartutako farmaziako espezialitateen Osakidetzaren ituna bete behar" dela azpimarratu du.

Kaltetua

Atorvastina (kolesterola kontrolatzeko), Clopidogrel (antikoagulatzailea), Risedronato Semanal (osteoporosiaren kontra) eta Losartan-Hidroclorotiazida (hipertetntsioari aurre egiteko) dira lau sendagaiak.

Farmaindustriak adierazi du neurri honek "sendagaien finantzazioari eta aginduei buruz legeak jasotzen duena urratzen" duela, izan ere, "legearen arabera Estatuaren esku bakarrik dago diru publikoarekin ordaindu behar direnak, eta finantzazio hori nola kudeatu behar diren erabakitzearen erantzukizuna".

Horrez gain, enpresak gogoratu du Osasun Sistemaren Kohesioaren eta Kalitatearen Legeak autonomi erkidegoak euren zerbitzu sailetan prestazio berriak jartzeko baimena dute, baina ezin dituzte Osasun Ministerioak estatu osorako erabakitakoak ezabatu. &' || 'nbsp;

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea