Teknologia -
Top-10
2012ko albiste irakurrienak eitb.com-en
Bitxikeriak dira nagusi urteko albiste irakurrienen zerrendan.
Erredakzioa
Bitxikeriak izan dira batik bat 2012. urtean eitb.com-en euskaraz gehien irakurritako albisteak, Nielsenek emandako datuen arabera.
Hain zuzen ere, urteko albiste irakurriena diamantezko planeta bat aurkitu zutenekoa izan da. Baina ez da top-10eko bitxikeri bakarra, eitb.com-en kazetarion zoritxarrerako: bigarren postuan 80 km/h-ko abiadura hartzen duen haur-kotxea dago; laugarrenean, sakelakoaz lurperatzea eskatu zuen tipoarena; eta, bosgarrenean, bakarrik mugitzeko gai den maleta, besteak beste.
Zerrendako lehen albiste serioa hirugarren lekuan dago: UGTk eta CCOOk deitutako greba orokorra. Bai, UGTk eta CCOOk deitutakoa.
Bitxikeriak kenduta, Euskararen Nazioarteko Eguna, otsailean Euskal Herrian izan ziren elurteak eta Gernikako bonbardaketaren zuzeneko kontakizuna izan dira urteko kontsultatuenak.
2012ko albiste irakurrienak eitb.com-en
1. Berri bitxiak: Lurra baino handiagoa den diamantezko planeta bat aurkitu dute
2. Albiste bitxiak: Britaniar batek 80km/h abiadura hartzen duen haur-kotxea asmatu du
3. Azaroaren 14ko greba orokorra: UGTk eta CCOOk greba orokorra deitu dute azaroaren 14rako
4. Euskararen Nazioarteko Eguna: Euskararen Nazioarteko Egunean, euskara protagonista nonahi
5. Bitxikeriak: Sakelakoaz lurperatzea eta, hilik dagoen jakiteko, deitzeko eskatu du
6. Asmakuntza harrigarria: Gasteiztar batek bakarrik mugitzeko gai den maleta asmatu du
7. Albiste harrigarria: Maniki batekin autoan, Bus-VAO erreietik zirkulatu ahal izateko
8. Eguraldia: Euskal Herria, zurituta
9. Gernikako bonbardaketa: Gernikako bonbardaketaren zuzeneko kontakizuna
10. Amaia Egaña: Etxegabetu behar zuten emakume batek bere burua hil du Barakaldon