Teknologia -

Sare sozialak

Instagramen inguruko informazioek polemika piztu dute Interneten

Egia al da Instagramek erabiltzaile aktiboen laurdena galdu duela 10 egunetan? Datua hedabide askoren informazioetan agertu da, Reuters agentzia eta eitb.com barne, eta eztabaida ugari sortu du.

Instagramek erabiltzaile aktiboen laurdena galdu duela zabaldu da azken egunetan.
Instagramek erabiltzaile aktiboen laurdena galdu duela zabaldu da azken egunetan.
Instagramek erabiltzaile aktiboen laurdena galdu duela zabaldu da azken egunetan.

L.E.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datua hedabide ezberdinetako informazioetan agertu da. Estatuan, esaterako, elconomista atarian atera da. Bertan New York Post aipatzen dute Instagramek AEBetan 4 milioi erabiltzaile aktibo galdu dituela esateko, eta guztia, Facebookek zerbitzuaren baldintzak aldatzen saiatzeagatik.

Informazio bera eman dute Reuters agentziak, CNNExpansion atariak, Billboard aldizkariak eta eitb.com atariak, baita Internet, teknologia eta sare sozialak hizpide duten hainbat webgunek.

Les Echos egunkari frantziarrak ere albiste bera zabaldu du, AppData atariko datuei jarraituta: azken zazpi egunetan, Instagramek 3,5 erabiltzaile galdu dituela batezbeste.

Informazioa zabaldu eta gutxira, erabiltzaile askok zalantzan jarri dute datua, eta albistea oker zegoela salatu dute.

Enrique Dans blogari ospetsua izan da informazioa faltsua dela esan duenetariko bat. Bere blogean esan duenez, "informazioak ez du zehaztasunik. Datuak ez dira zuzenak eta Instagrameko erabiltzaileen kopuruak gora egiten jarraitze du".

Instagramek ez du, momentuz, gaiaren inguruan adierazpen ofizialik egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea