Teknologia -
Kopuru nabarmena
Urte zahar egunean 50.000 milioi SMS bidaliko dira
Maite diren pertsonez gogoratu ohi dira erabiltzaileak, eta mugikorrak erabiltzen dira urte berria opa izateko eta atzean geratzen denaren balantzea egiteko.
Erredakzioa
Mundu osoko erabiltzaileek mezu motzak bidaltzeko ohitura dute Urte Berria ospatzeko. Abenduaren 31ren gauean 40.000 eta 50.000 milioi mezu artean bidaltzea aurreikusi dute.
Urte zahar gaua mugikorreko mezuen trafiko gehien dagoen unea da. Maite diren pertsonez gogoratu ohi dira erabiltzaileak, eta mugikorrak erabiltzen dira urte berria opa izateko eta atzean geratzen denaren balantzea egiteko. Horren haritik, orain mugikorren sektorea hazi egin dela, mezu kopurua oso altua izatea espero da.
Informa Telecoms&Media enpresak azaldu duenez, Urte zahar gauean 40.000 eta 50.000 milioi mezu artean bidaliko dira. Kopuru nabarmena da, eta mota horretako teknologiaren arrakasta agerian uzten du.
Aurten, mezu motzen plataformek euren zerbitzua indartuko dute. "Erabiltzaileek SMS gehiago bidaltzen dizkiete familiari eta lagunei Urte zahar gauean, beste edozein egunetan baino gehiago. Mezu horiez gain, besteak beste, Whatsapp edo iMessage bezalako zerbitzuak gorantz egiten ari dira, trafiko-datu garrantzitsua eragiten dute", azaldu du konpainiak.
Mezu kopuru hori izanda, sareen gaitasuna proban jarriko da uneotan, mundu guztiak denbora berean SMSak bidali nahi dituenean. Ericssonen arabera, sareak era proaktiboan kudeatu behar dira, eskari horri erantzun ahal izateko.
Urtero 10 bilioi mezu bidaltzen dira mundu osoan, baina abenduaren 31n sufritzen dute gehien telekomunikazioko sareek. SMSen bidalketa konplexua izan ohi da, parte hartzen duten hainbat sare daudela jakinda, fakturatze-sistemak ezberdinak dira eta mugikorrek tarifak ere hala dira. Halere, konpainiak kontuz ibiltzea espero da eta haien sistemak urte amaierarako prest egotea.