Teknologia -

Android eta iOS

Tabletetarako aplikaziorik onenak

Gabonetako oparirik arrakastatsuenetakoak izan dira Appleren eta Android sistema duten tabletak. Horiei ahalik eta etekin handiena ateratzeko aplikazioak bildu ditugu.

Nexus tableta. Argazkia: EITB
Nexus tableta. Argazkia: EITB
Nexus tableta. Argazkia: EITB

A. A.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tabletak aplikazio eta guzti saltzen dituzte, baina erabiltzaile bakoitzaren esperientzia hobetu dezaketen ordainpeko eta doako app-en eskaintza zabala dago.

Android sistemarako aplikazioak: Googe Play

Artxibo-administratzaileak

File Manager HD: Doako app-a da, interfaze oso erraza du eta artxiboak hainbat paneletan antolatzeko aukera ematen du. Gainera, SMB sare batean partekatutako diskoetarako sarbidea eskaintzen du.

Open Manager: Funtzionaltasun ugari duen aplikazio azkar horren zip artxiboak ezkutuan ditugun karpetak eta artxiboak konprimatzeko eta deskonprimatzeko aukera ematen du. Doakoa da.

RSS aplikazioak

News360: Albisteetarako Google Playko erremintarik onenetako bat izendatu dute aplikazio hori. News360 aplikazioari esker, erabiltzaileek sare sozial garrantzitsuenetako edukiak ere bilatu ahal izango dituzte. Doakoa da.

Google Currents eta Flipoard: Bi app horiek oso antzekoak dira. Lehenengoak konexiorik gabe ere irakurri daitezkeen aldizkarien edizioak eskaintzen ditu (The Guardian, TechCrunch, PBS...), eta Googe Playn horretarako dagoen aplikaziorik onenetako bat izendatu zuten 2011n, New York Times egunkarian. Flipboard Google Currentsen oso antzekoa da, baina erabiltzailearen beharren arabera bata bestea baino erabilgarriagoa izango da. Biak dira doakoak.

Multimedia

MX Player: Eduki multimediak erreproduzitzeko aplikaziorik onenetakoa da. HD kalitatean daudenak ikusteko ere balio du, eta doakoa da.

Mobo Player: telesailak eta pelikulak ikustea gustuko duten erabiltzaileentzako app aproposa da. Doakoa da.

Dokumentuak eta datuak

EverNote: notak eta apunteak idazteko aplikazio hori Android gailuetarako ezagunenetako bat da. Doakoa da.

Wordpress: blogarientzako aplikazio horrek postak sortzeko, aldatzeko eta argitaratzeko modu erraza eskaintzen du. Doakoa da.

Tableta pertsonalizatzeko aplikazioak

Go Launcher HD: Tableta pertsonalizatzeko app erabilgarria da, eta widget originalak eskaintzen ditu. Doakoa da.

Air Display: erabiltzaileak tableta ordenagailuaren bigarren pantaila bezala erabiltzeko aukera ematen du aplikazioak. 7,56 euro balio ditu.

Sare sozialak

Plume: Twitterreko erabiltzaileek kontua pertsonalizatzeko balio du app honek. Horrela. Plume app-ari esker, denbora lerroa hainbat zutabetan banandu daiteke. Gainera, widget erabilgarriak ditu. Doakoa da.

Friendcaster Tab: Facebook erabiltzeko aplikazioa da, sare sozialak sortutakoa baino hobea. Bilaketak azkarragoak dira, eta mezuak, argazkiak edo bideoak bidaltzeko erremintak hobeak dira. Doakoa da.

iOS sistemarako aplikazioak App Storen

Ofimatika

Office2 HD: Erabiltzaile batzuen aburuz, iPaderako aplikaziorik garrantzitsuena da. Dokumentuak (Word, Excel...) irekitzeaz gain, erabiltzailearen Google Docs kontuarekin sinkronizatzen da, eta bertan dituen dokumentuekin lan egiteko aukera eskaintzen du. 6,99 euro balio du.

QuickOffice Pro: Erabiltzaileek gustukoen duten aplikazioetako bat da, eta gehien erabiltzen diren programak editatzeko balio du. 2,69 euroko prezioa du.

Chrome para iOS: Safariren areriorik handiena. Chrome nabigatzailea duten gailuen artean pasahitzak, erlaitzak... partekatu daitezke. Doakoa da.

Gmail 2.0: Bigarren belaunaldiak lehenengoaren akatsak konpondu ditu. Kontu bat baino gehiago izateko aukera eta scroll amaigabea eskaintzen ditu. Doakoa da.

Produktibitatea

EverNote: App horrek iOS sistemarako bertsioa ere badu. Sarean notak idazteko aplikazioak gailuen arteko sinkronizazioa eta artxiboak gordetzeko aukera eskaintzen ditu.

Papers: Diseinu onenaren eta AEBetako App Storeko iPaderako aplikazio onenaren sariak jaso ditu. Hatzekin edo stylus batekin margotzeko aplikazio bat da, eta koaderno bat baino gehiago erabili daitezke. Doakoa da.

Day One: Interneten erabiltzeko egunkari bat da, eta erabiltzaileak bere proiektuen, une berezien... berri eman dezake bertan. Gainera, zerrendak edo ikus-entzunezko oharrak egin eta egutegian ekitaldiak apuntatu daitezke. 4,99 euroko balioa du.

Pages: Testu prozesadorea eta maketazio erreminta da aplikazio hori. Dokumentuak, buletinak, txostenak... sortzeko aukera eskaintzen du. App-ak 180 testu eredu baino gehiago ditu. 8,99 euroko prezioa du.

Sare sozialak

Facebook: Sare sozialaren iPaderako aplikazioak bikain aprobetxatzen du gailuaren pantaila, eta argazkiak ikusteko hainbat aukera ditu. Doakoa da.

Tweetbot: Twitter iPadean erabiltzeko aplikaziorik onenetako bat da. Ahalik eta informazio gehien ateratzeko interfaze bat du. 2,69 euro balio du.

Hootsuite: App profesionalagoa da. Sare sozial desberdinetako hainbat kontu erabili daitezke aplikazio bakar horretatik. Doakoa da.

EITB tabletetan ere

EITBk iPad edo Android sistema duten tabletetara jaisteko aplikazio berriak ditu (App Storen eta Google Playn eskuratu daitezke).

EITBk bere aplikazio eleaniztun (gaztelania, euskara, frantsesa eta ingelesa) berriak eskura jarri ditu. Hauen bidez, Euskadiko eta munduko informazioa, eta egun-eguneko kultur eta kirol berriak jarraitzeko aukera ematen du eitb.com-ek doan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Apple Albisteak gaur Android aplikazioak