Teknologia -

Estatua

6 milioi erabiltzaile, orduro Internetera konektatuta

Telefonicaren ikerketa baten arabera, erabiltzaileen % 28,6 eta 18,6 artean aurrez aurre baino pertsona gehiagorekin komunikatzen dira 'microblogging' edo sare sozialen bitartez.

Bi emakume, sakelako telefonoa erabiltzen. Argazkia: EITB
Bi emakume, sakelako telefonoa erabiltzen. Argazkia: EITB
Bi emakume, sakelako telefonoa erabiltzen. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sei milioi erabiltzaile "etengabeko komunikatzaile digitalak" dira eta orduro Internetera konektatuta daude, Telefonicaren 2012ko datuei buruzko "Informazioaren Gizartea, Espainian" txostenaren arabera.

Emaitzen arabera, erabiltzaileen % 72,6 egunero konektatzen dira, 2011n baino 1,2 gehiago.

Javier Nadal Telefonica Fundazioko presidenteorde exekutiboak azaldu duenez, 2012an "etengabeko komunikatzaile digitalaren joera" areagotu da; izan ere, gero eta gehiago erabiltzen dituzte WhatsApp edo Twitter beste erabiltzaileekin komunikatzeko (% 25,5).

Horrez gain, erabiltzaileen % 28,6 eta 18,6 artean aurrez aurre baino pertsona gehiagorekin komunikatzen dira microblogging edo sare sozialen bitartez.

Erabiltzaileen % 43,4k sakelakoa erabiltzen dute Sarera konektatzeko, 2011n baino % 210 gehiago.

Txosten horren arabera, Internetera sarbidea duten sakelako telefonoen kopurua % 68 igo da, azken hiruhilekoan milioi bat alta berri baino gehiago izan ziren. Gainera, erabiltzaileen % 34,1ek konexio finkoa eta sakelako telefonoarena erabiltzen dituzte, % 60,6k finkoa bakarrik eta % 5,2k sakelako telefonoarena besterik ez.

Sakelako telefonoaren erabileraren gorakada horrek aplikazioen erabilera ere sustatu du. Txostenaren arabera, aplikazioek % 140 egin zuten gora 2012an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Bideo ikusienak Interneteko berritasunak