Teknologia -

21. edizioa

Informatikaz gozatzeko lau egun hasi dira Euskal Encounter-en

Edizio honetan 6.000 pertsonak parte hartuko dute eta 4.000 ordenagailu baino gehiago daude, segunduko 20 gigabyte-ko konexioa izanez.

Euskal Encounterren 21. edizioa. Iturria: Asadapi
Euskal Encounter
Euskal Encounterren 21. edizioa. Iturria: Asadapi

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Encounter informatika jaia ostegun honetan hasi da, Bilbao Exhibition Center-en (BEC), Barakaldon (Bizkaia). Edizio honetan 6.000 pertsonak parte hartuko dute eta 4.000 ordenagailu baino gehiago daude, segunduko 20 gigabyte-ko konexioa izanez.

Iñigo Urkullu lehendakariak eman dio hasiera eguerdi honetan Euskal Encounter-en 21. edizioari, Santiagon asteazken honetan izandako tren-istripuaren ondorioz izandako biktimengatik minutu bateko isilunea eginez.

Sarean jokatu eta pelikulak jaisteaz gain, antolakuntzak aurten dohako hainbat konferentzia eta tailer programatu ditu bideo-jokoak diseinatzen ikasteko, Interneten fama hobetzeko eta Twitter sare sozialaren erabilera errazteko.

Aurten antolakuntzak hainbat gune berriro kokatu ditu erakargarriago egiteko:

Opengune: Jende guztiari zabalik dagoen gunea, hitzaldiak eta tailerrak egiteko. Ordenagailuen gune nagusiak ere leku berean jarraitzen du.

Gamegune: bideo-jokoei zuzendutako gunea. Aurten paper garrantzitsua jokatzen du, sarreraren ondoan dagoelako, bisitatzeko errazagoa izateko.

Euren alde artistikoa hobetu nahi dutenentzat, Euskal Encounterrek arte digitaleko gunea jarri du urte honetan, bertan, hiru dimentsiotako marrazkia burutuko da, besteak beste.

Gune berriez gain, hardaware-i eta software-i zuzendutako lekuak mantendu egin dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Barakaldo BEC argazkiak Euskal Encounter gaur Gipuzkoa Encounter