Teknologia -
250 milioi dolar
Amazonen jabeak 'The Washington Post' egunkaria erosi du
Erosketa 60 egun inguru barru beteko da, eta, sinatu duten akordioaren arabera, Jeffrey P. Bezos jabe bakrra izango da eta Amazon konpainia alde batera geldituko da.
Erredakzioa
The Washington Post egunkariak datozen asteetan Jeffrey P. Bezos Amazon Interneteko atariaren jabeak eskuratuko duela.
Bezosek 250 milioi dolar ordaindu ditu egunkariagatik eta talde bereko beste hainbat argitalpenengatik, horien artean, El Tiempo Latino gaztelaniazko egunkaria eta The Post Co konpainia.
Erosketa 60 egun inguru barru beteko da, eta, sinatu duten akordioaren arabera, Jeffrey P. Bezos jabe bakrra izango da eta Amazon konpainia alde batera geldituko da.
Egunkaria AEBetako ospetsuenetako bat da eta Pentagonoari eta Watergate auziari buruz egindako estalduragatik ezaguna da.
Konpainiak hilabeteak zeramatzan erosle baten bila; izan ere, 2012an 53,7 milioi dolarreko galerak izan zituen, 2011koen bikoitza (21,1 milioi dolar).
Bezosek 49 urte ditu eta 19 daramatza Amazonen zuzendaritzan. Albistea jakin denetik egin dituen lehen adierazpenetan, eguneroko kudeaketa egungo zuzendariei utziko diela zin egin die langileei.