Teknologia -

Babes sistema berria

NASAk eta Googlek elkarlanean jardungo dute baso-soiltzeen aurka

Global Forest Watch proiektuari esker, munduko basoen egoeraren informazioa momentuan jakingo da, argazkiak eta bideoak igo ahalko direlako edozein tokitatik.

Proiektuaren kartela. Argazkia: World Resources Institute
Proiektuaren kartela. Argazkia: World Resources Institute
Proiektuaren kartela. Argazkia: World Resources Institute

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Global Forest Watch (GFW) mundu mailako baso-soiltzeen aurka Googlek eta NASAk elkarlanean garatutako ingurumen-proiektu berria da. Basoak babestu eta zaintzeko sisteman oinarritutako proiektua da, eta basoen inguruko informazioa "ia denbora errealean" jasotzea ahalbidetuko du.

Proiektua irudiak erabiliz bideratuko dute, NASAko sateliteek nahiz erabiltzaileek atera eta bidalitako argazkiak baliatuz. Googlek, bere aldetik, 40 enpresa baino gehiagoren babesa jaso du ekimen honetarako.

GFWk eskainiko duen teknologiari esker, aktibistek nahiz komunitate lokalek arriskuan dauden baso-inguruei buruzko testu, bideo nahiz argazkiak igo ahal izango dituzte "erabiltzeko erraza den teknologia baliatuz". Programak berez izango ditu eskuragarri, babestuta dauden inguruei buruzko informazioa nahiz basoetako suteei buruzko alertak. Modu horretara, "teknologia hau sarritan gertatzen diren lege-hausteak ekiditeko erabilgarria" izan daitekeela uste dute.

12 urtean, 230 milioi hektarea soildu

Googlek eta Marylandeko Unibertsitateak emandako datuen arabera, baso-soiltzeen ondorioz eragindako kaltea "larria" da, 2000-2012 aldian, esaterako, 230 milioi zuhaitz-hektarea galdu zirelako.

Andrew Steer proiektuaren arduradunetako batek dioenez, baso-soiltzeen arrazoi nagusia informazio zehatzik ez izatea izan da, "horrek zailtzen dielako pertsonei eta enpresei basoak modu egokian kudeatzea". Gisa honetan, proiektu honen bidez "gaiztoak ez ezkutatzea eta onak euren administrazio egokiagatik nabarmentzea" lortu nahi dela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Google argazkiak Eguneko albisteak Zientzia berriak AEB espazio agentzia