Teknologia -

Mezuak

Deiak egiteko aukera 'adimentsua' izango du WhatsAppek

Jan Koum WhatsAppen sortzaileak adierazi duenez, "Facebooken erosketa alintza da".

Jan Koum, WhatsAppen sortzailea. Argazkia: EFE
Jan Koum EFE
Jan Koum, WhatsAppen sortzailea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jan Koum WhatsAppen sortzaileak iragarri duenez, aplikazioak eskainiko duen deiak egiteko aukera “adimentsua” izango da, mezuekin gertatzen den moduan.

Bartzelonan egin ditu adierazpenak Koumek, 4 Years From Now (4YFN) ekintzaileen artean izan da batzarrean. Adierazi duenez, ahots bidezko teknologian ikertu du WhatsAppek, ibilbide luzea duen arloa delako, eta gai horretan WhatsApp aditua ez delako. Facebooken erosketa “aliantza” dela defendatu du.

WhatsApp Facebook barnean ez dela murgilduko azpimarratu du, iragarkirik ez duela izango eta erabiltzaileen datuak ez dituela gordeko. “Minimalistak gara, eta gure bezeroen inguruan gutxi jakiten jarraitu nahi dugu”, esan du.

Aplikazioak erabiltzailearen telefono zenbakia besterik ez du behar, eta beste gailu batzuetan, tabletak edo ordenagailuak, erabili ahal izateko sistema aldatzeko asmorik ez duela adierazi du Koumek. “Erabiltzaileek sakelako telefonoa beti dute beraiekin, tableta eta ordenagailua ez; ez litzateke erosoa izango aplikazioa gailu ezberdinetan izatea”, gaineratu du.

Mezuak bidaltzeko merkatuan dauden gainerako aplikazioen inguruan galdetuta, konpetentzia ongi ikusten duela esan du, “merkatu librearen zati baita”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
WhatsApp berriak