Teknologia -
Aro berria
Zuckerberg: 'WhatsApp erostea jendea konektatzearekin bat dator'
Sare sozialaren sortzaileak azaldu duenez, WhatsAppen erabiltzaileen % 70ek egunero erabiltzen dute, baina ez dela zenbaki kontua soilik nabarmendu du, pertsonen arteko komunikazioa baizik.
Erredakzioa
Mark Zuckerberg Facebooken sortzaile eta ordezkariak WhatsAppen erosketa "munduan jendea konektatzeko" dela azaldu du, sare sozialak unibertsitateko garaian pentsatutakoaren era osagarrian.
Mobile World Congressen konferentzian esan duenez, WhatsApp konpainia handia da eta hori erosteak Facebooken ereduarekin "bat etortze handia" du. Sare sozialak berehalako mezuen gaian "bidaia berria" hasi du orain.
Egun munduan 1.200 milioi erabiltzaile dituen sare sozialaren sortzaileak azaldu duenez, WhatsAppen erabiltzaileen % 70ek egunero erabiltzen dute, baina ez dela zenbaki kontua soilik nabarmendu du, pertsonen arteko komunikazioa baizik.
'WhatAppek 19.000 milioi dolar baino gehiago balio du'
Mark Zuckerberg Facebookeko sortzaile eta ordezkariak WhatApp konpainiak 19.000 milioi dolar (13.836 milioi euro inguru) baino gehiago balio duela nabarmendu du. Lehengo astean prezio horren truke erosi zuen.
"Konpainia moduan bakarrik 19.000 milioi baino gehiago balio du", azaldu du, eta, oraindik irabazi gutxi baldin baditu ere, 1.000 milioi erabiltzaile izateagatik dagoeneko oso baliotsua dela gaineratu du.
Deiak WhatsApp bidez
WhatsAppek aplikazioaren bidez deiak egiteko aukera ahalbidetuko du aurtengo bigarren hiruhilekotik aurrera, Jan Koum sortzaileetako batek iragarri duenez.
Ez da lehenengo aldia Koumek Facebookek mezuak bidaltzeko konpainiaren erosketaren ondorengoei buruz hitz egiten duela, eta, esan duenez, WhatsAppen estrategia "ez da inondik inora aldatuko", ezta pribatutasun politika ere.