Teknologia -
Google Glass
Google Glass, apirilaren 15ean salgai
Googlek denbora mugatuz jarriko ditu salgai bere betaurreko adimentsuak, 1.500 dolarrean.
Haizea Olleta | Eitb.com
Apirilaren 15ean, asteartean, egongo dira salgaia errealitatea areagotzen duten Google Glass betaurrekoak, 1.500 dolarreko salneurrian. Googlek jakinarazi du denbora-tarte mugatuan jarriko dituela salgai bere betaurreko adimentsuak, baina ez du zehaztu zenbat iraungo.
Enpresak adierazi duenez, salgai jarriko dituen betaurrekoen kopurua ere mugatua izango da, baina zenbatekoa ere ez du zehaztu. Oraingo honetan, betaurrekoak ez dira proiektuaren garatzaileentzat bakarrik salgai egongo, eta, beraz, betaurrekoak erosi nahi duen estatubatuar orok izango du erosteko aukera.
Googlek gainera, betaurrekoak erreserbatzeko aukera ematen du sarearen bidez.
Ia hiru urte igaro dira Googlek errealitatea areagotzen duten betaurrekoak aurkeztu zituenetik. Denbora honetan guztian, betaurrekoen diseinua, funtzioak eta aplikazioak hobetzeko lanean aritu da enpresa.
Googlek praktika onen gida argitaratu du betaurrekoen erabiltzaileentzat, Google Glass erabiltzean gerta litezkeen arazoak ekidin nahian.