Teknologia -

URRIAREN 27AN, EITB-N

Buber Sarietako epaimahaiak 27 proiektu finalistak hautatu ditu

Internet & Euskadik antolatzen dituen Buber Sarien 12. edizioa azken txanpan sartu da, bederatzi kategoriak kontuan izanda, 27 proiektu hoberenak aukeratu baituzte. 105 proiektu aurkeztu ziren.

Libe Fernández Torrontegui 2013ko Buber Sarietan. Argazkia: Libe Fernández
Libe Fernández Torrontegui 2013ko Buber Sarietan. Argazkia: Libe Fernández

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Buber Sarien 12. edizioa azken txanpan sartu da. Internet & Euskadi elkarteak eta Comunica720-k bultzatu eta Laboral Kutxak babesten dituen sari hauetako epaimahaiak 27 proiektu aukeratu ditu azken lehiarako, bertara aurkeztu dituzten 105 proiektuen artean.

Lehen sektorea, Makina-erreminta eta Industria atalean hauek aukeratu dituzte: www.goizper.com; www.baratze.com; eta www.llevamealhuerto.com.

Merkataritza ataleko finalistak hauek dira: www.supersonido.es, www.dastatu.es eta www.warantum.com.

Euskarazko proiektuetan hoberena izateko lehiatuko direnak, berriz, hauek: www.auziaeuskaraz.com, www.baieuskarari.eus eta www.baratze.com.

Gastronomian eta Turismoan, hauek dira proiektu onenaren lehian daudenak: www.nekatur.net, www.Lonifasiko.com eta www.restauranteikea.com.

Proiektu berritzaileenaren sarirako, hauek aukeratu dituzte: www.poyorock.es, www.stickysoulguitars.com eta www.zelaiarizti.com.

Nazioartekotze proiektuen artean, hauek nabarmendu dituzte: www.goizper.com, www.spiuk.com eta www.factorco2.com.

Herritarren parte-hartzea sustatzeko proiektu onenaren saria lortzeko hiru hautagaiak: www.mintzanet.net, www.aupaathletic.com eta www.txapeldunak.com.

Software libre onena eskaintzen duten proiektuak: www.laotramirilla.com, www.gurenet.es eta www.erlerobotics.com.

Eta proiektu sozialen artean, hauek hautatu dituzte: www.comoganarunbitacoras.com, www.zelaiarizti.com eta www.avifes.org.

Ostegunean, azaroak 27, izango da sari-banaketa, eta aurtengo 10 web eta blog hoberenak sarituko dituzte bertan, besteak beste, Irekiak eta Euskaltelek babestu duten ekitaldian. Bilbon izango da sari-banaketa, EiTBren egoitzan, eta, bide batez, Euskal Irrati Telebista publikoaren eitb.com-etik eitb.eus-erako domeinu aldaketa aurkeztuko da.

Sari-banaketaren aurretik, Josu Waliño Puntueus-eko zuzendariak .eus domeinuaren proiektuari buruz hitz egingo du. Izan ere, horixe da, dudarik gabe, Euskadin Internet arloan izan den urteko gertakizun nagusia.

Ondoren, Alex Gibelaldek hitzaldia emango du. Twitterren, Espainiako Marketing Burua da Gibelalde duela urtebetetik, eta bere konpainiak enpresei euren emaitzak hobetzen nola lagun diezaiekeen azalduko du.

Ekitaldia irekia izango da, leku guztiak bete arte, eta bertatik bertara jarraitu nahi dutenek hemen eman behar dute izena: https://www.eventbrite.es/e/entradas-internet-euskadi-buber-sariak-2014-14136866749

Datorrena 2015

Bestalde, Buber sarien ondoren, Arrasaten, Garaia berrikuntza gunea–n, Datorrena 2015 jardunaldia ospatuko da abenduaren 2an. Datorren urtean Interneten izango diren berrikuntzak aurkeztuko dira bertan.

Internet & Euskadi eta Comunica720-k antolatu dute ekitaldia, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Garaia Enpresa Digitalaren (SPRI) laguntzarekin. 4.0 joeretan oinarrituta, Gauzen Internet, IKTak eta Gastronomia, IKTak hezkuntzan, Etorkizunerako aurreikuspenak, Ekintzailetza eta abar izango dituzte hizpide, eta, besteak beste, Didac Lee, Asier Arranz eta Fernando Canales sukaldaria izango dira hizlariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sare sozialak gaur