Itxi

2014/12/16

07:54

Teknologia

Bilatzailea

Google News itxi dute dagoeneko Espainiako Estatuan

Erredakzioa

Neurriak ez die euskaraz idatzitako berriei eragingo, lehen ere ez baitziren bilaketen emaitzetan agertzen.

  • Google.

    Google. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Google News Españak bere zerbitzua eten du gaur goizaldean eta Espainiako Estatuko argitalpenak ez dira hemendik aurrera bilatzailearen emaitzetan agertuko. 2015ean indarrean jarriko den Jabetza Intelektualaren Lege berriaren ondorioz hartu du erabakia konpainia estatubatuarrak, albisteak sareratzen dituzten webguneek hedabideei ordaindu egin beharko dietela aurreikusten baitu. Espainiako Estatua da, horrela, Google Newsen zerbitzurik gabe geratu den lehenengoa.

Googlek Interneten zabaldutako mezu batean adierazi duenez, ez zuen zerbitzua eten nahi, eta ulertzen du erabiltzaileen "atsekabea", baina "informazioaren sektorearekin elkarlanean" jarraitzeko "konpromisoari" eutsi dio.

Aurreko astean eman zuen erabakiaren berri Richard Gingras Google Newsen zuzendariak. Hark azaldu zuenez, Google Newsek ez du dirurik irabazten, eta, hori dela eta, agertoki berria "eutsiezina" da enpresarentzat. Gainera, zerbitzu horrek hedabideei mesede egiten diela adierazi zuen.

Jose Ignacio Wert ministro espainiarrak kritikatu du Googlek azkarregi jokatu duela, oraindik negoziatzeko dagoelako albisteak sareratzen dituzten webguneen eta hedabideen arteko ordaina zenbatekoa izan behar den.

Ez die euskarazko albisteei eragingo

Bestalde, aipatu behar da konpainia estatubatuarraren erabakiak ez diela euskaraz idatzitako edukiei eragingo, lehen ere ez baitziren bilaketen emaitzetan agertzen.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;