Teknologia -

Google Translator

Sakeleko telefonoak itzultzaile unibertsaletan bihurtuko ditu Googlek

Gaur bertan, Google Translator zerbitzua eguneratu du Android eta IOSentzat eta, aktualizazio horren bitartez, kamara eta mikrofonoaren bidezko aldibereko itzulpena hobetu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sakeleko telefonoa itzultzaile unibertsalean bihurtu nahi du Googlek. Gaur bertan, Google Translator zerbitzua eguneratu du Android eta IOSentzat eta, aktualizazio horren bitartez, kamara eta mikrofonoaren bidezko aldibereko itzulpena hobetu egin du.

 

Helburua, hizkuntza ezberdinetan egiten diren solasaldiak “arintzea” eta “naturalagoak bihurtzea”, enpresak bere blogean gaur azaldutakoaren arabera.

Googlek 2013tik eskaini du denbora errealean solasaldiak egiteko aukera (Androidentzat), baina, gaurko aktualizazioarekin, hizkuntza ezberdinak identifikatzeko aplikazio bat izango dute erabiltzaileek. Horretarako, hizkuntzak identifikatzeko, pantailan agertzen den mikrofonoaren ikurra sakatu beharko dute.

Horrez gain, erabilgarri izango da ere idatzizko mezuak 36 hizkuntza ezberdinetara itzuliko dituen funtzioa.

Googlen arabera, hilero 500 milioi pertsonak erabiltzen dute Google Translate zerbitzua. Mila milioi itzulpen egiten dira egunero Googlen

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Google bideoak