Teknologia -

Berrikuntza

Googleren gidaririk gabeko autoa 2020an merkaturatuko dute

Konpainia General Motorsekin, Fordekin, Toyotarekin, Daimlerrekin eta Volkswagenekin hitz egiten ari da proiektuan parte har dezaten.

Googleren prototipoa. Argazkia: Efe
Googleren prototipoa.
Googleren prototipoa. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Googlek dagoeneko badu ibilgailu autonomoaren prototipo funtzionala, eta orain data bat jarri du merkaturatzeko: 2020a. Hori horrela, bost urteko epea jarri du, gidaririk gabeko autoak errepidean ikus ditzagun.

Detroiteko Automobil Erakusketaren harira, Chris Urmson Googleren Ibilgailu Autonomoaren proiektuaren zuzendariak iragarri zuen auto ekoizle handiekin hitz egin duela konpainiak.

General Motorsekin, Fordekin, Toyotarekin, Daimlerrekin eta Volkswagenekin bildu omen dira proiektuan parte har dezaten. "Guretzat harrokeria hutsa litzateke negozioan sartu eta hobeto egin dezakegula esatea", adierazi du Urmsonek. Hala ere, oraindik ez dago argi Googlek ibilgailuaren ekoizpenean parte hartuko duen edo sistemen eta softwarearen ardura soilik hartuko ote duen.

Detroiten ekoiztu dute ibilgailu autonomoaren prototipo funtzionala, Roush konpainiaren eskutik hain zuzen ere. Urmsonek azaldu duenez, Continentalen, Robert Boschen, ZFren eta LGren sistema eta osagaiekin hobetzen ari dira prototipoa, eta NVIDIAren prozesadoreak erabili dituzte.

Googleren arduradunak esan du eboluzio garaia dela garraio alorrean, eta ibilgailu autonomoei esker itsuek, pertsona zaharrek eta urritasun fisikoa dutenek erabili ahal izango dutela autoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Google Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Automobilgintza