Teknologia -

Deskargen webgunea

RapidShare itxi egingo dute

Artxiboak gordetzeko plataformak eskuragarri egoteari utziko dio martxoaren 31n.

Rapidsharek eskegitako mezua.
Rapidsharek eskegitako mezua.

E. GARAIKOETXEA | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

RapidShare, Megauploudekin batera, artxiboak gorde eta trukatzeko aitzindari izan zen webgunea, itxi egingo dutela iragarri dute horren arduradunek. Suitzan egoitza duen konpainiak mezu labur bat eskegi du webguneko azalean: "Erabiltzaileok, 2015eko martxoaren 31n RapidSharek bertan behera utziko du zerbitzua".

Egile eskubideen alorrean legea gogortu dela eta, P2P bidezko deskargak egiteko aukera ematen duten webgune asko itxi dituzte jada. RapidShare zerrenda luze horretara batzen azkena da, horrenbestez.

Plataformak ez du itxieraren inguruko arrazoien berri eman, eta erabiltzaileei euren datuak babesteko gomendatu die. Izan ere, martxoaren 31tik aurrera, kontu guztiak itxiko dituzte eta eduki guztia automatikoki borratuko dute.

Suitzan sortu zuten, 2002an, eta egile eskubideek babestutako edukia igo eta jaisteko webgune erabilienetakoa bihurtu zen denbora gutxian. Industriak, baina, auzibidean ipini ditu baimenik gabe pelikulak, musika edo telesailak deskargatzeko modua ematen duten plataformak.

RapidShare ixteko erabakia une batetik bestera iritsi behar zen. Erabiltzaileak galtzeari ekin zion duela urte batzuk eta langileen % 75 kaleratu zituen 2013an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea