Teknologia -

Internet

Chrome Googleren nabigatzaileak, zazpi urte

2008an merkatu-kuotaren % 0 izatetik % 57 izatera pasatu da, Explorerri eta Firefoxi aurrea hartuta.

Google EFE
Google EFE
Google EFE

EIDER GARAIKOETXEA | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zazpi urtean gauzak asko alda daitezke, eta teknologiaz ari garenean, are gehiago. Googlek Chrome nabigatzailea atera zuenean, 2008ko irailean, Internet Explorer zen erabiliena: erabiltzaileen % 67k erabiltzen zuten Microsoften nabigatzailea. Mozilla Firefoxen erabilera mugatuagoa zen, % 25 ingurukoa. Googlek nabigatzailea atera eta zazpi urtera, baina, egoera oso bestelakoa da: egun, Chrome da nagusi, merkatu-kuotaren % 57 baitu, eta merkatu-kuotaren % 15 baino ez du Internet Explorer nabigatzaileak.

Google ahalguztidunaren nabigatzaileak zazpi urte bete zituen atzo, urriaren 27an, eta urtemugetan ohi duen bezala, bere nagusitasuna agerian utzi zuen.

Zazpi urteko ibilbidea "apal" hasi zuen Googlek. Beta bertsioa 2008ko irailaren 8an kaleratu zuen; abendurako, baina, prest zeukan behin betikoa. Lehiakideek bertsio berriak atera zituzten, eta Chromeri kosta egin zitzaion lekua hartzea. 2010ean eman zuen lehen "danbatekoa" egonkortasunaren bidean: hilabete eta erdian behin, bertsio berri bat aterako zuela iragarri zuen. 30 baino gehiago kaleratu ditu zazpi urteotan. 2012an, Android sakelakoetarako bertsio finkoa argitaratu zuen, eta etxeko ordenagailuetan zuen nagusitasuna mugikorretara ere eramatea lortu zuen horrela.

2015. urtea amaitzear dagoen honetan, nabigatzaileen erregea da Google Chrome, eta ez dirudi beste batek tokia kenduko dionik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Google Sare sozialak gaur Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Zer berritasun daude Interneten?