Teknologia -

ENTZIKLOPEDIA BIRTUALA

15 urte bete ditu Wikipediak

Jimmy Wales burtsako operadore izandakoak eta Larry Sanger garatzaileak sortutako plataformak 7.000 artikulu berri jasotzen ditu egunean.

Wikipediaren logotipoa, hainbat hizkuntzatan. EFE.
Wikipediaren logotipoa, hainbat hizkuntzatan. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Wikipedia elkarlanean egindako doako entziklopedia birtualak 15 urte bete ditu gaur. Sareko informazio-erreferentzia gune da milioika erabiltzailerentzat; hilean, 500 milioi erabiltzaile bakar ditu, 250 hizkuntzatan argitaratzen da eta 38 milioi artikulu baino gehiago publikatu ditu dagoneko.

Jimmy Wales burtsako operadore izandakoak eta Larry Sanger garatzaileak, biak estatubatuarrak, sortutako plataformak 7.000 artikulu berri jasotzen ditu egunean. 100.000 dolarreko aurrekontuarekin eman zituen lehen urratsak, eta hasieratik, publizitateari ateak itxi zizkion. Erabiltzaileek emandako diru-laguntzek, baina, batez ere, borondatez eta pasioz egunero 7.000 artikulu atarira igotzen dituzten boluntarioek egin dute posible proiektua.

Irabazi-asmorik gabeko ataria da, eta sortu eta lau urtera, jada, markak hausten hasi zen; esaterako, ordura arte erreferentzia gune zen Britainiar Entziklopediari aurre hartu zion, eduki kopuruari dagokionez. Adituen arabera, irakurle arrunt batek 21 urte baino gehiago beharko lituzke Wikipediak ingelesez dituen eduki guztiak irakurtzeko.

'Ezagutza, doan'

Walesek, Tony  Blair Erresuma Batuko lehen ministroaren ohiaren laguntzailea izandakoak, helburu bat zuen; munduko pertsona guztiek dute ezagutza doan jasotzeko aukera. Printzipio hori oinarri hartuta ekin zion proiektua martxan jartzeari 49 urteko enpresagizon aberatsak.

Asteon, The Telegraph egunkari britainiarrean egin dioten elkarrizketan, Walesek ziurtatu du ez duela Wikipediaren bidez negozioa egin ez izanaren damurik. "Nigatik balitz, munduko pertsona guztiek izango lukete mugikor bat doan, Wikipedia instalatuta, informazioa eskura izan dezaten", esan du.

'Egiak, erdi egiak eta zenbait gezur'

Polemika iturri ere izan da Wikipedia, plataforman argitaratu diren hainbat informazio zalantzan jarri izan direlako. Atariaren sarrera bertan,  Edwin Black kazetariak atariaren begirada kritiko plazaratu zuen, 'egiak, erdi egiak eta zenbait gezur' direla nabarmenduz.

Wikipedia Watch atariak, bestalde, 2006an, Wikipediak artikuluak "plagiatu" egiten dituela salatu zuen, eta dozenaka adibide jarri zituen, denak ingelesezko artikuluak.

Entziklopedia birtualak publikatutako hainbat akats ere sonatuak izan dira. Horietako bat John Seigenthaler kazetariak salatu zuena, bere izena John F. Kennedyren hilketarekin lotu baitzuen Wikipediak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguneko albisteak Eguneko albisteak