Teknologia -
Malwarea
Asmo gaiztoko programa informatikoen goraldia
Desegindako ordenagailu 'zonbi'en sareak ziberdelitu antolatuen gorakada agerian jarri du.
Erredakzioa
Ordenagailu ''zonbie''en sare bat desegin ostean argi geratu da ziber-krimen antolatuaren merkatu bat dagoela.
Gabriel Martin Symantec Iberica-ren (Nortom) zuzendari nagusiak azaldu duenez, aditu informatikoek datuak osten dizkiete beste erabiltzaile eta enpresa batzuei, eta, ondoren, salgai jartzen dituzte, beste informatikari batzuek horiek erosita dirua eta informazioa ostu ditzaten.
Martinen hitzetan, segurtasun-indarrentzat oso zaila da sare horiek aurkitzea, gaizkileentzat, berriz, ordu pare bateko gauza da ziberdelitu gune berri bat sortzea.
Gainera, Symantec-en zuzendari nagusiak gehitu duenez, "arazoa ez da segurtasun informatikoaren teknologia, arazoa erabiltzaileen ohituretan datza. Egun, badaude babes sistema oso onak, baina pertsonak arreta handiz ibili behar dira", eta Interneteko edozein tokitan ezin dira sartu.
Gabriel Martinen arabera, "erasoak asko ugaritu dira, eta gero eta gehiago dira asterik astera". Hori dela eta, "segurtasun kontuekin erne egon behar da".