Teknologia -
Guinness marka
Munduko mezurik azkarrena: 26 hitz 35 segundotan
New Yorkeko erabiltzaile batek, Guinness erakundeak ezarritako 160 karaktereko mezua idatzi du. Horretarako, ukipen-pantaila eta Swype software berria duen Samsung Omnia II erabili du.
Erredakzioa
Sakelako telefonoen erabiltzaile batek mezu bat idazteko orduan, abiadura Guinnes marka berria ezarri du, Samsungek aditzera eman duenez.
New Yorkeko erabiltzaileak, Guinnes erakundeak ezarritako 26 hitzetako (160 karaktere) mezua idatzi du. Horretarako, ukipen-pantaila eta Swype software berria duen Samsung Omnia II erabili du.
Horri esker, 35,54 segundotan gelditu zuen kronometroa eta, 2006an Singapurren ezarritako azken marka hautsi zuen (41,4 segundo).
Swype programaren garrantzia nabarmendu du Hego Koreako enpresa elektronikoa. Izan ere, ukipen-pantaila batean mezuak idazteko parada eskaintzen du, baina atzamarra altxatzeko beharrik gabe, hots, idatzi nahi den letraren gainetik hatz-mamia pasatzea besterik ez dago.
AEBetan salgai jartzen dituen telefono guztietan Swype programa, T9ren sortzaileek eratua, gaineratzen lehenetarikoa da Samsung.