Teknologia -
Eraso berria
Kazetari batzuen Yahooko kontuak eraso dituzte Txinan
Gmaileko kontuekin gertatu zen bezala, erabiltzaileek haien mezuak jakin gabe beste kontu ezezagun batetara bidaltzen ari zirela aditzera eman dute.
Erredakzioa
Txinan lan egiten duten hainbat kazetariren eta beste langile batzuen Yahooko korreo elektronikoko kontuak eraso dituzte aste honetan bertan. Gertakaria Googlek zentsura ekiditeko bere txinerako bilaketa zerbitzuak herrialde asiarretik kanpo aterako zituela esan eta egun batzuetara ezagutu da.
Twainen eta Txinan lan egiten duten kazetari batzuk joan den martxoaren 25tik haien kontuetara sartu ezin zirela konturatu ziren. Andrew Jacobs The New York Times egunkariko korrespontsalak adierazi du haren Yahoo Plus kontuan, berak ezer jakin gabe, mezuak kontu ezezagun batera bidaltzen ari zirela.
2009ko amaiera eta 2010eko hasiera aldera, Giza Eskubideen defendatzaile batzuek eta Txinarekin erlazionatutako kazetari batzuek Gmaileko kontuetatik beste kontu ezezagun batzuetara mezuak bidaltzen ari zirela konturatu ziren. Hala ere, Googlek ez bezala, Yahook bere korreo elektronikoko zerbitzari batzuk Txinan mantentzen ditu.