Teknologia
Aplikazio berria
WhatsApp, Windows eta Mac ordenagailuetarako erabilgarri
EITB.EUS
Konpainiaren programa berria instalatzeko nahikoa da WhatsAppen webgunean sartzea eta aplikazioa norbere ordenagailutik deskargatzea.
-
WhatsAppek abian jarri du ordenagailuetarako aplikazio berria. Argazkia: EFE
WhatsApp bat-bateko mezularitzako aplikazioak abian jarri du jada ordenagailuetarako aplikazio berria, mezuak igortzeko zerbitzua mugikorretatik harago eskainita.
Konpainiak bere atarian iragarri duenez, aplikazioa eskuragarri dago Windows 8 (edo goragoko bertsioak) eta Mac OS 10.9 (edo goragoko bertsioak) ordenagailuetarako.
Facebooken menpeko konpainiaren programa berria jaisteko nahikoa da WhatsAppen webgunean sartzea eta aplikazioa norbere ordenagailutik deskargatzea.
Orrialdeak berak antzemango du ordenagailuaren sistema eragilea zein den eta, ondorioz, instalatu beharreko aukera eskainiko dio erabiltzaileari.