Teknologia -

Sare sozialak

Twitter eta Facebook, 'aktore' eskola

Internetek erabiltzaileen nortasunaren ezaugarriak puztu egiten ditu. Pertsona bat linean, eguneroko bizitzan baino "ederragoa edo tentagarriagoa" izan daiteke.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Facebook Twitter

Adibidez, pertsona batek Twitterren asko hitz egiten baldin badu, ez da zertan eguneroko bizitzan oso berritsua izan behar. "Twitter eta Facebookeko profilak aztertuz ezin da nortasunaren inguruko analisi zehatza egin", adierazi du John Grohol psikiatrak &' || 'nbsp;Los Angeles Times egunkarian. Ildo horretan, nortasunaren azterketaren emaitza "guztiz kontrakoa" izan daiteke batzuetan, hau da, pertsonarik lotsatiena ''tweet'' gehien idazten duen laguna izan daiteke. Internetek erabiltzaileen nortasunaren ezaugarriak puztu egiten ditu, botatzen ditugun iritziak berrikusteko eta kalkulatzeko denbora daukagulako.

Julie Albright soziologoak adierazi duenez, pertsona bat linean, eguneroko bizitzan baino "ederragoa edo tentagarriagoa" izan daiteke. "Erabiltzaileak komunikabide txikiak bihurtu dira, eta euren programaren protagonista sentitzea eragiten du", adierazi du Albrightek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea