Teknologia -

Kritika mordoa

Facebook: "Jendeak ez du nahi erabateko pribatutasunik Sarean"

Horrela, MySpace-k pribatutasun konfigurazioa erraztuko du datozen asteetan, erabiltzaileen informazioaren gaineko kontrol "sinpleagoa eta intuitiboagoa" izateko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facebook sare sozialean pribatutasunaren konfigurazioa oso konplexua dela-eta azken asteetan kritika ugari jaso ditu. Mark Zuckerberg sare sozialeko sortzailearen ahotan, "jendeak ez du erabateko pribatutasunik nahi. Ez dute sekretismorik nahi. Zer partekatzen duten eta zer ez kontrolatu nahi dute soilik".

Time aldizkarian egindako elkarrizketan, Facebook-en pribatutasuna konfiguratzeko garaian milioika lagunek duten kezkari garrantzia kendu dio Zuckerbergek.

Sare soziala uzteko mehatxua

Datozen asteetan Facebook-ek pribatutasun politika hobetzea espero dute, baina baliteke maiatzaren 31rako Facebook uztera animatzen duen kanpaina geldiarazteko nahikoa ez izatea. Milaka erabiltzaile sare soziala uzteko animatzen ari dira.

Pribatutasun kontroletan aldaketak maiz gertatzen zirela salatu zuten Pribatutasun Elektronikoko Informazio Zentroak eta Merkataritza Batzorde Federalak maiatzaren 5ean, Facebook-eko erabiltzaileentzako "ulergarriak" egin ez zituztelako.

MySpace

Horrela gauzak, MySpace-k pribatutasun konfigurazioa erraztuko du datozen asteetan, erabiltzaileen informazioaren gaineko kontrol "sinpleagoa eta intuitiboagoa" izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea