Teknologia -

Aplikazio berria

Harry Potter GO bideo-jokoa 2017an kaleratuko dute

Dirudienez, Niantic konpainiak Pokemon Go bideo-jokoarekin lortutako arrakasa lortu nahi du ideia honekin. Twitterren proposamen ugari egin dituzte Harry Poterren jarraitzaileek.

Harry Potter.
Harry Potter.
Harry Potter.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Niantic enpresa, Pokemon GO bideo-joko arrakastatsuaren sortzailea, aplikazio berria prestatzen egon liteke, nazioarteko hainbat hedabidek jakitera eman dutenez. Oraingoan, bideo-jokoak Harry Potterren mundu magikoarekin izango luke harremana.

Konpainiaren exekutibo baten arabera, Marcus Figueroa, Harry Potter GO izeneko aplikazioa 2017. urtean kaleratuko lukete, baina bideo-jokoa sortzeko eskubideak lortu behar dituzte.

Momentuz, Niantic enpresak ez du albistea baieztatu ezta gezurtatu. Horrenbestez, Twitter sare sozialaren bidez aplikazio hori sortzeko eskaera egin dute Harry Potterren jarraitzaile batzuek. Halaber, oso pozik agertu dira aukera horrekin, eta, askok, euren proposamenak egin dituzte jada.

Oraingoan, Harry Potterren filmetan ageri diren animali fantastikoek hartuko lukete Pokemoneko fikziozko pertsonaien tokia. Hala ere, erabiltzaile guztiak ez dira ados jarri, eta beste batzuen arabera sorginkeriek izan beharko lukete nagusitasuna.

Modu horretan, Niantic konpainiak Pokemon GO bideo-jokoarekin lortutako arrakasta berriz ere lortzeko aukera izan dezake, bideo-joko berria sortzeko orduan J. K. Rowling idazle britainiarrak sortutako mundu magikoa kontuan hartzen badu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Bideo-jokoak azken ordukoa